28. zk., 2020ko otsailaren 11, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (249 KB - 2 orri.)
- EPUB (222 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
715
IRAGARKIA, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearen 2020ko urtarrilaren 7ko Ebazpena jakinarazteko, zeinaren bitartez ebatzi egiten baita bete ez izanari eta dirua itzultzeari buruzko IG-2013/0001380 espedientea.
Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.
Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari. Beraz, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Halaber, jakinarazten da dirua itzultzeko epea bi hilabetekoa izango dela, iragarki hau argitaratzen denetik aurrera.
Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzeko hilabeteko epea aipatutako epe orokorra baino geroago amaitzen denean, ordaintzeko eguna errekurtsoa jartzeko epea amaitu eta hurrengo egun baliodunean amaituko da, betiere errekurtsoak aurkezten ez badira; hori guztia, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasunaren Dirubilketa Araudia onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren 44. artikuluko 1., 3. eta 4. apartatuetan ezarritakoaren arabera.
Ordaintzerakoan, izena (BPlus Energy Solutions Norte SL), espediente-zenbakia (IG-2013/0001380), eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailari dagokiola adierazi beharko da, eta BBVAren (Banco Bilbao Vizcaya Argentaria) kontu honetan egingo da sarrera: 0182/5685/07/0000226271, zehazki, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren kontu zentrala.
Eta halaxe argitaratzen da, Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin eta jakinarazpentzat har dezan.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko urtarrilaren 30a.
Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordea,
ESTÍBALIZ HERNÁEZ LAVIÑA.