Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

28. zk., 2020ko otsailaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
713

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearen 2020ko urtarrilaren 7ko Ebazpena, ez-betetzeari eta dirua itzultzeari buruzko IG-2012/0001129 espedientea ebazten duena.

Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Halaber, jakinarazten da ezen bi hilabetekoa izango dela dirua itzultzeko epea, iragarki hau argitaratzen denetik aurrera.

Ebazpen horren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jartzeko dagoen hilabeteko epea orokorrean jarri den aipatu epea baino beranduago amaitzen denean, ordaintzeko eguna errekurtsoa jartzeko epea amaitu eta hurrengo egun baliodunean amaituko da, errekurtsorik aurkezten ez bada; hori guztia, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasunaren Dirubilketa Araudia onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren 44. artikuluak 1., 3. eta 4. paragrafoetan dioenaren arabera.

Ordaintzerakoan, izena (Construcciones Mecánicas Vascas SL) eta espediente-zenbakia (IG-2012/0001129) aipatu behar dira, bai eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailari dagokiola adierazi ere. BBVAren (Banco Bilbao Vizcaya Argentaria) kontu honetan egingo da sarrera: 0182/5685/07/0000226271, zehazki, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren kontu zentrala.

Eranskinean aipatzen den interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da, eta harentzat banakako jakinarazpen balioa izango du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urtarrilaren 30a.

Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordea,

ESTÍBALIZ HERNÁEZ LAVIÑA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala