28. zk., 2020ko otsailaren 11, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (205 KB - 1 orri.)
- EPUB (215 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
711
EDIKTUA, guraso-ahala kentzeari buruz bideratutako 522/2018 prozeduraren ondoriozkoa.
Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zk.ko Epaitegia (Familia).
Judizioa: 522/2018 prozedura arrunta.
Gaia: guraso-ahala kentzea.
Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Ana Bregel Orella.
Judizio horretan, honako hau erabaki da:
Santiago Crespo Apariciori ediktu bidez jakinaraztea 2019-07-03an prozesu horretan emandako epaia. Ebazpenaren kopia eskuragarri du bulego judizial honetan, eta oso-osorik aztertu ahal izango du bertan.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezake, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.
Aipatutako pertsonaren egungo bizilekua edo egoitza zein den ez dakigunez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, ediktu hau argitaratzen da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honetako iragarki taulan, honako eginbide hau gauzatu ahal izateko: jakinarazpena.
Bilbao (Bizkaia), 2020ko urtarrilaren 17a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.