28. zk., 2020ko otsailaren 11, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (530 KB - 19 orri.)
- EPUB (1386 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
709
EBAZPENA, 2019ko azaroaren 28koa, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariarena, zeinaren bidez laguntzak ematen baitira Helduen Hezkuntzako ikastetxe publikoetako ikasleen elkarteentzat eta unibertsitate-mailakoak ez diren ikastetxeetako ikasleen guraso-elkarteentzat, Haur Hezkuntzako lehenengo ziklokoak ez badira.
Hezkuntzako sailburuaren 2019ko martxoaren 27ko Aginduaren bidez (apirilaren 30eko EHAA), laguntzak ezarri ziren Helduen Hezkuntzako ikastetxe publikoetako ikasleen elkarteentzat eta unibertsitate-mailakoak ez diren ikastetxeetako ikasleen guraso-elkarteentzat, Haur Hezkuntzako lehenengo ziklokoak ez baziren.
Bukatu da eskabideak aurkezteko epea, eta ikusi eta aztertu dira izapidetu diren espedienteak. Hortaz, 2019ko martxoaren 27ko Aginduak ezarritakoarekin bat etorriz eta balorazio-batzordeak proposatuta, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Ebazpen honen I. eranskinean zehazten diren laguntzak ematea Helduen Hezkuntzako ikastetxe publikoetako ikasleen elkarteei eta unibertsitate-mailakoak ez diren ikastetxeetako ikasleen guraso-elkarteei, 2018. urteko euren jarduerak finantzatzeko. Laguntzak bi ordainketatan gauzatuko dira:
a) Lehenengoa, dirulaguntzaren % 75, emandako laguntza onartu ondoren.
b) Gainerako % 25a, ordea, «Gastuaren justifikazioa» izeneko inprimaki normalizatua behar bezala beteta aurkeztean ordainduko da. Inprimaki horrekin batera, onartutako dirulaguntzaren zenbatekoko edo gehiagoko ordainagiriak aurkeztu beharko dira.
2. artikulua.– Dirulaguntzak ukatzea ebazpen honen II. eranskinean ageri diren eskatzaileei, han zehazten diren arrazoiak direla eta.
AZKEN XEDAPENA
Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal diote interesdunek Hezkuntzako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko azaroaren 28a.
Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria,
LUCÍA TORREALDAY BERRUECO.