28. zk., 2020ko otsailaren 11, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (256 KB - 2 orri.)
- EPUB (220 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
708
AGINDUA, 2020ko urtarrilaren 31koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita Sopuertako «Centro San Viator» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena.
Aztertu da Sopuertako «Centro San Viator» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak hasarazi duen espedientea, zeinaren bidez eskatzen baita Hezkuntza Bereziko gela egonkor bat gehitzeko eta Hezkuntza Bereziko gela ireki bat kentzeko baimena.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Arau hauek izan dira kontuan: 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3koa, ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); 1998ko uztailaren 30eko Agindua, beharrizan bereziak dituzten ikasleak eskolatzeko irizpideak ezartzeko, eta ikasle horiek behar dituzten baliabideak hezkuntza-sistemako maila guztietara helarazteko dena (abuztuaren 31ko EHAA), eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Ondoren zehazten den ikastetxeari baimena ematen zaio Hezkuntza Bereziko gela egonkor bat gehitzeko eta Hezkuntza Bereziko gela ireki bat kentzeko, 2020-2021 ikasturtetik aurrera:
Kode zenbakia: 48019584.
Izen generikoa: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.
Izen espezifikoa: «Centro San Viator».
Titularra: Fundación Canónica Autónoma Escuelas Católicas Marcelo Gangoiti.
Helbidea: San Cristóbal auzoa 2.
Udalerria: Sopuerta.
Lurralde historikoa: Bizkaia.
Baimena:
– Hezkuntza Bereziko gela egonkor bat gehitzea.
– Hezkuntza Bereziko gela ireki bat kentzea.
Ikastetxearen osaera:
– Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 2 unitate, honelako edukierakoak:
● unitate 1, urtebetetik beherako ikasleentzat, 8 ikaspostuko edukierakoa.
● unitate 1, urtebetetik bi urtera bitarteko ikasleentzat, 13 ikaspostuko edukierakoa.
– Lehen Hezkuntza: 7 unitate, 175 ikaspostu.
– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 4 unitate, 120 ikaspostu.
– Batxilergoa: Zientzietako modalitatea. 4 unitate, 140 ikaspostu.
– Hezkuntza Berezia: 4 unitate.
● Hezkuntza Bereziko 2 gela ireki.
● Hezkuntza Bereziko 2 gela egonkor.
2. artikulua.– Indarrean dagoen araudia betetzera behartuta dago ikastetxea, agindu honen bidez baimendutako unitateko irakasleen titulazioari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.
3. artikulua.– Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxearen titularraren erantzukizuna izango da baldintza horiek betetzea.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen bitartez diru-laguntzarik lortuko denik.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko urtarrilaren 31.
Hezkuntzako Sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.