Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

28. zk., 2020ko otsailaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
707

AGINDUA, 2020ko urtarrilaren 21ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez Nerea Alday Garate andrea Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluko kide izendatzen baita.

Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legeak arautzen du, bere V. Tituluan, Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseilua, Unibertsitateen 6/2001 Lege Organikoak, abenduaren 21ekoak, 14. artikuluan xedatzen duenarekin bat.

Arau horiek Gizarte Kontseiluarentzat aurreikusi duten osaerarekin bat, eta Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legearen 71.2.b) artikuluak ezarritakoaren arabera, Gipuzkoako Batzar Nagusietako Erakundeetarako, Gobernurako eta Araudirako Batzordeak, 2019ko abenduaren 19ko bilkuran, Nerea Alday Garate andrea Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluko kide izendatzeko erabakia hartu zuen.

73.4 artikuluak ezartzen du agintaldia lau urtekoa izango dela, izendapena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den unetik kontatzen hasita, eta Gizarte Kontseiluko kide izateak lege beraren 72. artikuluan ezartzen diren bateraezintasunak izango dituela. Era berean, Gizarte Kontseiluko kideak segidako edo txandakako beste lau urteko agintaldirako bakarrik aukeratu ahal izango dira.

Horrenbestez, eta otsailaren 25eko 3/2004 Legeak 73.2 artikuluan xedatzen duenarekin bat, hau da, gizarte-interesen ordezkariak unibertsitateen arloan eskumena duen sailburuaren agindu baten bidez izendatuko direla, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluko kide izendatzea Nerea Alday Garate andrea, Gipuzkoako Batzar Nagusiek aukeratuta.

AZKEN XEDAPENA

Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legeak 73.4 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, agindu hau indarrean jarriko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urtarrilaren 21a.

Hezkuntzako sailburua

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala