28. zk., 2020ko otsailaren 11, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (211 KB - 1 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
706
AGINDUA, 2020ko urtarrilaren 21ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Jon Urrusolo Santos jauna Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluko kide izendatzen duena, LAB sindikatuaren ordezkari gisa.
Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legeak, Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 14. artikuluarekin bat etorriz, bere V. tituluan arautu du Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseilua.
Arau horiek Gizarte Kontseiluarentzat aurreikusi duten osaerarekin bat, eta Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legearen 71.2.c) artikuluak ezarritakoaren arabera, LAB sindikatuak, Jon Urrusolo Santos jauna berrautatu du, beste agintaldi batez, Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluko kide izateko.
73.4 artikuluak ezartzen du agintaldia lau urtekoa izango dela, izendapena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den unetik kontatzen hasita, eta Gizarte Kontseiluko kide izateak lege beraren 72. artikuluan ezartzen diren bateraezintasunak izango dituela. Era berean, Gizarte Kontseiluko kideak segidako edo txandakako beste lau urteko agintaldirako bakarrik aukeratu ahal izango dira.
Horiek horrela, eta otsailaren 25eko 3/2004 Legearen 73.2 artikuluak ezarritakoaren arabera –gizarte-interesen ordezkariak unibertsitateen alorreko eskumenak dituen sailburuaren aginduz izendatuko direla xedatzen baitu–, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Jon Urrusolo Santos jauna Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluko kide izendatzea, gizarte-interesen ordezkari izateko, LAB sindikatuak aukeratuta.
AZKEN XEDAPENA
Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004ko Legearen 73.4 artikuluan xedatutakoaren arabera, agindu hau indarrean jarriko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara ematen den egun berean.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko urtarrilaren 21a.
Hezkuntzako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.