Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

28. zk., 2020ko otsailaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
705

AGINDUA, 2020ko urtarrilaren 21ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Pablo García de Vicuña Peñafiel jauna Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluko kide izendatzen duena, CCOO sindikatuaren ordezkari gisa.

Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legeak, Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 14. artikuluarekin bat etorriz, bere V. tituluan arautu du Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseilua.

Arau horiek Gizarte Kontseiluarentzat aurreikusi duten osaerarekin bat, eta Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legearen 71.2.c) artikuluak ezarritakoaren arabera, CCOO sindikatuak, CCOOren Euskadiko Zuzendaritza Batzorde Konfederalaren 2019ko abenduaren 10eko bileran, Pablo García de Vicuña Peñafiel jauna Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluko kide izendatzearen erabakia hartu zuen.

73.4 artikuluak ezartzen du agintaldia lau urtekoa izango dela, izendapena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den unetik kontatzen hasita, eta Gizarte Kontseiluko kide izateak lege beraren 72. artikuluan ezartzen diren bateraezintasunak izango dituela. Era berean, Gizarte Kontseiluko kideak segidako edo txandakako beste lau urteko agintaldirako bakarrik aukeratu ahal izango dira.

Horiek horrela, eta otsailaren 25eko 3/2004 Legearen 73.2 artikuluak ezarritakoaren arabera –gizarte-interesen ordezkariak unibertsitateen alorreko eskumenak dituen sailburuaren aginduz izendatuko direla xedatzen baitu–, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Pablo García de Vicuña Peñafiel jauna Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluko kide izendatzea, gizarte-interesen ordezkari izateko, CCOO sindikatuak aukeratuta.

AZKEN XEDAPENA

Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legearen 73.4 artikuluan xedatutakoaren arabera, agindu hau indarrean jarriko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara ematen den egun berean.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urtarrilaren 21a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala