28. zk., 2020ko otsailaren 11, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (457 KB - 18 orri.)
- EPUB (847 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
704
AGINDUA, 2020ko abenduaren 15ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita 2019-2020 ikasturtean itundu beharreko taldeak zehazteari buruzko 2016ko apirilaren 27ko Aginduaren 17. eta 18. artikuluetan ezarritako itunen ofiziozko aldaketa.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko apirilaren 27ko Aginduaren bidez, deialdia egin zen 2016-2017 eta 2021-2022 bitarteko ikasturteetarako hezkuntza-itunak berritzeko eta berriak izenpetzeko, eta 2016-2017 ikasturtean itundu beharreko taldeak zehazteko.
Hezkuntzako sailburuaren 2019ko irailaren 11ko Aginduaren bidez, 2019-2020 ikasturtean zer unitate itundu behar ziren ebatzi zen, honako irakaskuntza hauei dagokienez: Haur Hezkuntzako 2. zikloa, Lehen Hezkuntza, DBH, Hezkuntza Berezia (talde egonkorrak eta zereginen ikaskuntza), Batxilergoa, Oinarrizko Lanbide Heziketa, Erdi Mailako Heziketa Zikloak eta Goi Mailako Heziketa Zikloak.
Hezkuntzako sailburuaren 2019ko urriaren 24ko Aginduak hasiera ematen dio 2019-2020 ikasturtean itundu beharreko taldeak zehazteari buruzko 2016ko apirilaren 27ko Aginduaren 17. eta 18. artikuluetan ezarritako itunen ofiziozko aldaketari.
Ofiziozko aldaketa horren eraginpean dauden ikastetxe pribatu itunduak aztertu ondoren, honako hau
EBAZTEN DUT:
Aldatzea agindu honen eranskinean adierazitako ikastetxe pribatu itunduen 2019-2020 ikasturteko ituna.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honen aurka, interesdunek aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete EAEko Auzitegi Nagusian, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko urtarrilaren 15a.
Hezkuntzako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.