Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

28. zk., 2020ko otsailaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
699

EBAZPENA, 2020ko urtarrilaren 16koa, Industriako sailburuordearena, Bideratu Berria programan jasotako laguntzen 2018ko eta 2019ko ekitaldietako onuradunen zerrenda argitaratzeko dena. Bideratu Berria programaren bidez, krisian dauden enpresak berregituratzeko eta birgaitzeko laguntzak ematen dira.

Dirulaguntza publikoak emateko orduan ezinbestean bete behar da publikotasunaren printzipioa. Hori dela eta, laguntza horien onuradunei banan-banan egin beharreko jakinarazpena egin zaienez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da orain onuradunen zerrenda. Hori guztia «Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2019ko urriaren 17ko Aginduan aurreikusitako laguntzei dagokienez, agindu horretan arautu baitzen Bideratu Berria programa, krisian dauden enpresak berregituratzeko eta birgaitzeko laguntzak ematekoa».

Hori horrela, aurreko paragrafoan adierazitakoarekin bat, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Argitara ematea Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2019ko apirilaren 17ko Aginduan aurreikusitako laguntzen onuradun izan direnen zerrenda, eranskinean ageri dena (2018ko eta 2019ko ekitaldiak). Agindu horren bidez, Bideratu Berria programa arautzen da, krisian dauden enpresak berregituratzen eta birgaitzen laguntzekoa.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urtarrilaren 16a.

Industriako sailburuordea,

JAVIER ZARRAONANDIA ZULOAGA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala