28. zk., 2020ko otsailaren 11, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (201 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
697
AGINDUA, 2020ko urtarrilaren 20koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak Funtzio Publikoaren Euskal Kontseiluan dituen ordezkarietako bat, eta beste bat izendatzen.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 9. artikuluak, azaroaren 7ko 16/1997 Legeak emandako idazkeraren arabera, Funtzio Publikoaren Euskal Kontseiluaren osaera ezartzen du. Hain zuzen ere, 1.b) paragrafoan eta 2. paragrafoan, funtzio publikoaren ardura duen sailburuari ematen dio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren bost ordezkariak izendatzeko eskumena. Bost ordezkari horiek hautatu behar dira langile-kopururik handiena eta organo horretako idazkaria atxikita daukaten sailetako langile-kudeaketaz arduratzen diren goi-kargudunen artean.
Azaroaren 26ko 188/2019 Dekretuaren bidez, Erakunde Harremanetarako sailburuordearen kargutik kendu zen Pedro Luis Bazako Atucha, 2019ko azaroaren 30eko ondorioekin; eta, azaroaren 26ko 190/2019 Dekretuaren bidez, Erakunde Harremanetarako sailburuorde izendatu zen Elixabete Echanove Landajuela, 2019ko abenduaren 1eko ondorioekin.
Azaldutako guztiagatik, izendatu zaizkidan ahalmenak erabiliz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Funtzio Publikoaren Euskal Kontseiluan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ordezkari kargutik kentzea Pedro Luis Bazako Atucha, eta, haren ordez, ordezko bokal izendatzea Elixabete Echanove Landajuela, Erakunde Harremanetarako sailburuordea.
Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, herritar guztiek horren berri izan dezaten.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko urtarrilaren 20a.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,
JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.