Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

28. zk., 2020ko otsailaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
693

65/2020 EBAZPENA, urtarrilaren 13koa, Araba Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena, Araba Erakunde Sanitario Integratuko Arreta Integratuko Zuzendaritzan, izendapen askeraren bitartez Zuzendaritzako idazkari lanpostua betetzeko deialdia egiten da.

Araba Erakunde Sanitario Integratuan, Zuzendaritzako idazkariaren erretiroagatik (Arreta Integratuko Zuzendaritza), lanpostu bat hutsik geratuko da. Hori dela-eta, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluko hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denaren arabera, lanpostu hori izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzea erabaki du Zuzendaritza Gerentzia honek, honako oinarrien arabera:

OINARRIAK

1.– Parte hartzeko baldintzak.

Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute honako baldintza hauek betetzen dituztela egiaztatzen dutenek:

Osakidetzako edozein zerbitzu-erakundetan, estatutupekoa, funtzionarioa edo lan-kontratudun finkoa izatea eta plaza jabetzan edukitzea C2/D2 lanbide-taldean.

– C2/D2 lanbide-taldearen titulazioa edukitzea.

– 2 urteko Lan-esperientzia C2/D2 taldean, gutxienez, edukitzea.

– Uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta Osakidetzako Euskara Planean ezarritako gainerako betebeharrak.

2.– Kontuan hartuko diren merituak:

– SAP-Karteldegiak ezagutzea eta horretan esperientzia izatea.

– Ofimatika: Word, Excel, Access, Power Point...

– Esperientzia antzeko lanpostuetan.

– Antolaketa-egitura ezagutzea.

Lanpostu hau betetzeko interesgarria izan daietekeen edo balioa erants dezakeen edozein meritu aurkeztu ahal izango da.

3.– Eskabideak aurkezteko epea eta modua:

Interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Araba ESIko Langileen Zuzendaritzara (Jose Atxotegi kalea z/g., 01009 Vitoria-Gasteiz), aurkeztu beharko dituzte eskabideak.

Horretarako, 10 egun balioduneko epea izango dute, Ebazpen honi dagokion iragarkia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Halaber, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. Artikuluan adierazi bezala ere aurkeztu ahal izango dira agiriak (39/2015 Legea, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erdidearen Legea).

Interesdunek eskabidea datu pertsonal guztiak bete eta dokumentatutako «curriculum vitae»-rekin batera Arabako ESIko Langileen Zuzendaritzara (Jose Atxotegi kalea z/g. 01009 Vitoria-Gasteiz) bidali beharko dute. Dokumentazioa honelakoa izan behar da:

a) NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.

b) Funtzionario edo estutupeko langile izendapenaren fotokopia konpultsatua edo, hala badagokio, lan-kontratu finkodun langilea dela egiaztatzen duen agiriarena.

c) Baldintzak betetzea egiaztatzen duen dokumentazioaren fotokopia konpultsatua.

d) Kontuan hartzeko meritu guztien fotokopia konpultsatua.

Ez da beharrezkoa izango aurreko paragrafoan adierazi den bezala egiaztatzea CV aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala egiaztatuta badaude, beti ere izangaiak eskabidean horrela dela adierazi baldin badu.

4.– Balorazio Batzordea.

Balorazio batzorde bat eratuko da aurkeztutako eskabideak baloratzeko. epaimahaiburua zuzendari gerentea izango da edo eskuordetza ematen dion pertsona, eta batzordekideak Medikuntzako zuzendaria, Erizaintzako zuzendaria eta Langileen zuzendaria (idazkari ere arituko da, ahots) izango dira.

Izangaien balorazioa egindakoan, eta berau kontuan hartuta, dagokion izendapena egiteko proposamena aurkeztuko da. Aurretiaz txostena eginda, Balorazio batzordeak betetzeke utzi ahalko du lanpostua, hautagaiek eskatuko baldintzak betetzen ez badituzte.

Akta egingo da Batzordea biltzen den bakoitzean. Bertan, aurkeztutako izangaiak zerrendatuko dira, eta lanpostua euretako bati esleitzeko edo deialdia bete gabe uzteko kontuan hartutako arrazoiak emango dira.

5.– Hautaketa-prozedura.

Inolaz ere ezingo dira baloratu deialdiaren Iragarkia EHAAn argitaratzen den egunean eduki ez diren merituak, ezta eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen behar bezala aurkeztu eta egiaztatu ez direnak ere.

6.– Prozedurari amaiera ematen dion Ebazpena.

Hemen hasitako prozeduraren amaiera (lanpostua esleitzea edo hutsik uztea), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Araba Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearen Ebazpenaren bitartez egingo da, eta Osakidetzako intraneten eta web-orrian argitaratuko da. Era berean, Iragarki bat argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Ebazpen horrek ondorioak izango ditu Iragarkia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bertan besterik xedatu ezean behintzat.

7.– Ebazpenaren aurkako errekurtsoak.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz 2020ko urtarrilaren 13a.

Araba ESIko zuzendari gerentea,

JESUS LARRAÑAGA GARITANO.


Azterketa dokumentala