19. zk., 2020ko urtarrilaren 29a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (233 KB - 2 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
449
IRAGARKIA, 2019ko abenduaren 20koa, Etxebizitzako sailburuordearena, zeinaren bidez jakinarazten baitira gora jotzeko zenbait errekurtsoren gaineko ebazpenak.
Aipatutako ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.
Ebazpenen testu osoa eskuragarri izango dute interesdunek Gipuzkoako Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan (Andia kalea 13, 5. solairua, 20004 Donostia).
Ebazpen horiek amaiera ematen diote administrazio-bideari, eta, berorien aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da administrazioarekiko auzietako epaitegien artean dagokion hartan, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Eranskinean aipatzen diren interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 20a.
Etxebizitzako sailburuordea,
PEDRO JAVIER JAUREGUI FERNÁNDEZ.