17. zk., 2020ko urtarrilaren 27a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (235 KB - 2 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
387
IRAGARKIA, Industriako sailburuaren 2019ko azaroaren 19ko Ebazpena jakinarazteko dena, zeinaren bidez ezesten baita 01 SE-K-2019-7 espedienteari dagokion errekurtsoa.
Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.
Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dakioke Administrazioarekiko Auzietarako Jurisdikzioari, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera.
Halaber, jakinarazten da zehapena ordaintzeko epea hilabetekoa izango dela, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Ordaintzerakoan, espediente-zenbakia (01 SE-K-2019-7) aipatu behar da, eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailari dagokiola adierazi. BBVAren (Banco Bilbao Vizcaya Argentaria) kontu honetan egingo da sarrera: 0182/5685/07/0000226271, zehazki, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren kontu zentrala.
Eranskinean aipatzen den interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da, eta harentzat banakako jakinarazpen balioa izango du.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 19a.
Industriako sailburuordea,
JAVIER ZARRAONANDIA ZULOAGA.