17. zk., 2020ko urtarrilaren 27a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (205 KB - 1 orri.)
- EPUB (214 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
385
EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko 320/2019 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia – Arlo Zibileko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: hitzezko judizioa 320/2019.
Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.
Alderdi demandatzailearen prokuradorea:
Aipatutako judizioan, epaia eman zen 2020-01-14an eta amaiera eman zitzaion prozesuari.
Galeria Autos 10,SL demandatu auzi-iheslariaren egungo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu bidez jakinaraztea.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezake, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.
Jakinarazi behar den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean, eta oso-osorik aztertu ahal izango du bertan.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko urtarrilaren 14a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.