17. zk., 2020ko urtarrilaren 27a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (206 KB - 1 orri.)
- EPUB (215 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
TOLOSAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
383
EDIKTUA, adostasun gabeko dibortzioari buruzko 52/2019 prozeduraren ondoriozkoa.
Tolosako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: adostasun gabeko 52/2019 dibortzioa.
Gaia: adostasun gabeko dibortzioa.
Demandatzailearen prokuradorea: Aitor Noval Barrena.
Judizio horretan epaia eman da 2019-05-13an. Horren bidez amaiera eman zaio prozesuari.
Nuno Miguel Goncalves Pereira demandatuaren gaur egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZL).
Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke hogei egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen denetik hasita, jakinarazi den ebazpenean bertan adierazten den eran.
Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean, eta, han, osorik aztertu ahal izango du.
Tolosa, 2019ko maiatzaren 14a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.