17. zk., 2020ko urtarrilaren 27a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (205 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO EPAITEGIA
375
EDIKTUA, diru kopuru bat erreklamatzeko bideratutako 243/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Bilboko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 243/2018 hitzezko judizioa.
Gaia: diru kopuru bat erreklamatzea.
Demandatzailearen prokuradorea:
Judizio horretan epaia eman da 2019-10-28an. Horren bidez amaiera eman zaio prozesuari.
Javier Colina Valero jaunaren egungo helbidea ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeak (PZL) 164. artikuluan xedatutakoari jarraituz.
Ebazpen horren aurka ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.
Interesdunak jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura dezake epaitegi honetako bulego judizialean, oso-osorik haren berri izan dezan.
Bilbao, 2020ko urtarrilaren 7a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.