17. zk., 2020ko urtarrilaren 27a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (206 KB - 1 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
373
EDIKTUA, diru kopuru bat erreklamatzeko bideratutako 68/2019 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Bilboko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 68/2019 hitzezko judizioa.
Gaia: diru kopuru bat erreklamatzea.
Demandatzailearen prokuradorea: Leyre Cañas Luzarraga.
Judizio horretan epaia eman da 2019-12-05ean. Horren bidez amaiera eman zaio prozesuari.
X3086988C bizileku-baimena duen demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeak (PZL) 497.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz.
Ebazpen horren aurka ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.
Interesdunak jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura dezake epaitegi honetako bulego judizialean, oso-osorik haren berri izan dezan.
Bilbao, 2020ko urtarrilaren 9a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.