17. zk., 2020ko urtarrilaren 27a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (206 KB - 1 orri.)
- EPUB (215 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
372
EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako adostasunik gabeko 168/2016 prozeduraren ondoriozkoa.
Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia) – Arlo Zibileko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: 168/2016, ezkontzaz kanpoko seme-alabei buruzko neurriak (adostasunik gabe).
Gaia: gurasoen eta seme-alaben arteko neurriak arautzea.
Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Carmen Miral Oronoz.
Aipatutako judizioan, epaia eman zen 2019-11-20an eta amaiera eman zitzaion prozesuari.
Efosa Idemudia demandatu auzi-iheslariaren egungo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu baten bidez jakinaraztea.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezake, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.
Jakinarazi behar den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean, eta oso-osorik aztertu ahal izango du bertan.
Barakaldo (Bizkaia), 2020ko urtarrilaren 10a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.