17. zk., 2020ko urtarrilaren 27a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (221 KB - 1 orri.)
- EPUB (214 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
370
EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 179/2019 hitzeko judizioaren ondoriozkoa.
Barakaldoko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia – Zibileko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: 179/2019 hitzezko judizioa.
Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.
Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Isabel Sofia Mardones Cubillo.
Aipatutako judizioan, epaia eman zen 2019-07-18an, eta amaiera eman zitzaion prozesuari.
Miren Alixa Allende Anguiano demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu bidez jakinaraztea.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezake, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.
Jakinarazi behar den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean, eta oso-osorik ezagutu ahal izango du bertan.
Barakaldo (Bizkaia), 2019ko azaroaren 22a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.