Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

16. zk., 2020ko urtarrilaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
351

IRAGARKIA, 2020ko urtarrilaren 7koa, Etxebizitza eta Arkitekturako zuzendariarena, zeinaren bidez desjabetze-espediente bateko prezio-orriaren izapidea jakinarazten baita.

Zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoari jarraituz, «Txingudi Hegaztientzako Babes Bereziko Eremua, Zaldiferra eta Bekoerrota» desjabetzeak ukitutako eranskineko jabeari errekerimendu honen jakinarazpena egiten zaio, desjabetzegai diren ondasun eta eskubideei egozten zaien balioa zehazten duen prezio-orria, hiru aletan, aurkezteko, bidezko deritzon arrazoibideak gehituta. Balorazioak arrazoituta egon beharko du nahitaez, eta peritu baten izenpeak bermatu ahal izango du, gastu horiek haren kontura izanik.

Prezio-orria Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritzan aurkeztu ahal izango da (Donostia kalea 1, 01010 – Vitoria-Gasteiz), 20 egun balioduneko epean, jakinarazpen hau egin eta hurrengo egunetik aurrera.

Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean gera dadin argitaratzen da, eta banakako jakinarazpen balioa izango du harentzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urtarrilaren 7a.

Etxebizitza eta Arkitekturako zuzendaria,

PABLO GARCIA ASTRAIN.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala