16. zk., 2020ko urtarrilaren 24a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (229 KB - 1 orri.)
- EPUB (215 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
342
EDIKTUA, 180/2019 filiazio-prozeduraren ondoriozkoa.
Durangoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Epaitegia – Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: filiazioa 180/2019.
Gaia: filiazioa.
Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Maria Begoña Jauregui Larrinaga.
Aipatutako judizioan, epaia eman zen 2019-12-12an eta amaiera eman zitzaion prozesuari.
Alejandro Garcia Garcia demandatu auzi-iheslariaren egungo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar daiteke, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.
Jakinarazi behar den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean, eta oso-osorik ezagutu ahal izango du bertan.
Durango (Bizkaia), 2019ko abenduaren 12a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.