Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

16. zk., 2020ko urtarrilaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

ARABAKO PROBINTZIA AUZITEGIA
334

EDIKTUA, 1130/2019 prozedura arrunteko apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Arabako Probintzia Auzitegia. Lehen Sekzioa. Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesal Zibila.

Errekurtsoa: apelazio-errekurtsoa, 1130/2019 prozedura arruntaren ondoriozkoa (2000ko PZL).

Errekurtsogilea: Alfredo de la Dehesa Parra jauna.

Abokatua: David Mata Peso jauna.

Prokuradorea: Juan Usatorre Iglesias jauna.

Auzi-ihesean: Esther Martinez Fernandez andrea.

Errekurtso horretan 1080/2019 epaia eman da 2019ko abenduaren 18an. Hona hemen epaitza:

Ezetsi egiten dugu Usatorre Iglesias prokuradoreak Alfredo de la Dehesa Parraren izenean eta hura ordezkatuz jarri duen apelazio-errekurtsoa, hiri honetako Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiak, 883/2018 prozedura arruntean, 2019ko ekainaren 24an emandako epaiaren kontrakoa; horrenbestez, berretsi egiten dugu ebazpen hori, eta errekurtsogilea kondenatzen dugu bigarren auzialdi honetako prozesu-kostuak ordaintzera.

Bidera bedi errekurritu ahal izateko egindako gordailua legez dagokion lekura.

Aurkaratzeko modua: ebazpen honen aurka kasazio-errekurtsoa aurkez daiteke Auzitegi Goreneko Arlo Zibileko Salan, kasazio-interesa egiaztatuz gero. Errekurtsoa jartzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean (PZLb-ren 477. eta 479. artikuluak).

Prozesuko arau-haustea dela-eta, aparteko errekurtsoa ere aurkeztu ahal izango da, PZLn aurreikusitako arrazoiren batengatik, Auzitegi Goreneko Arlo Zibileko Salan. Errekurtso hori idatziz aurkeztu beharko da, epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera (PZLb-ren 470.1 artikulua eta azken xedapenetako hamaseigarrena).

Kasazio-errekurtsoaren oinarritzat hartzen bada, soilik edo beste arrazoi batzuekin batera, autonomia-erkidegoaren zuzenbide zibil, foru-zuzenbide edo zuzenbide berezi propioaren arauak urratu izana, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Arlo Zibileko eta Zigor-arloko Salari egokituko zaio errekurtsoaz arduratzea, baldin eta Autonomia Estatutuak eskumen hori aurreikusten badu (PZLren 478.1.2 artikulua).

Errekurtsoak aurkezteko beharrezkoa izango da 50 euro uztea gordailuan, kasazio-errekurtsoa bada, eta 50 euro, arau-hauste prozesalarengatiko aparteko errekurtsoa bada. Baldintza horiek bete ezean, ez zaizkie izapideak egingo. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Hau da kontuaren zenbakia: 0008-0000-00-1130-19. Errekurtso biak baliatuz gero, bi ezarpen-eragiketa ezberdin egin beharko ditu errekurtsogileak, eta sarrera-ordainagirian, kontzeptuaren lekuan, «Errekurtsoa» dela adierazi eta 06 kodea ipini beharko du kasazio-errekurtsorako, eta 04 kodea, berriz, arau-hauste prozesalarengatiko aparteko errekurtsorako. Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoak aurkeztean (BJLOren 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. apartatuan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Errekurtsoa jartzeko idazkiarekin batera, gainera, tasa judiziala ordaindu izanaren egiaztagiria (behar bezala balidatua) aurkeztu beharko da, 10/2012 Legean aurreikusitako salbuespen-kasuren bat gertatu ezean.

Eta epai honen bitartez, erabaki, agindu eta sinatzen dugu.

Esther Martinez Fernandez demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen (PZL) 497.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Interesdunak jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura dezake epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 19a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala