Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

16. zk., 2020ko urtarrilaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
332

EBAZPENA, 2019ko abenduaren 11koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez agintzen baita gordailutu dadila «Eskena-Empresas de Producción Escénica Asociadas de Euskadi/Euskadiko Ekoizle Eszenikoen Elkartea» enpresa-elkartearen estatutuak aldatzeko dokumentazioa, eta horren berri ematen baita.

Sindikatu eta Enpresa Erakundeen Estatutuak Gordailutzeko bulego publiko honetan espedientea bat ireki da Eskena-Euskadiko Ekoizle Eszenikoen enpresa-elkartearen estatutuak aldatzeko dokumentazioa gordailutzea dela-eta. Espediente hori azterturik, ebazpena eman da, honako aurrekari hauek oinarri hartuta:

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Zenbait dokumentu aurkeztu dira 2019ko azaroaren 26an, aipatutako enpresa-elkartearen estatutuak aldatzeko dokumentazioa gordailutu daitezela eskatzeko.

Bigarrena.– Aurkeztutako dokumentazioa bat dator Sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan ezarritakoarekin, eta dokumentazio horretan honako dokumentu hauek daude jasota: gordailutze-eskabidea, batzar orokorraren akta –non estatutuak aldatzeko erabakia hartu baitzen– eta aldatutako estatutuen testu osoa; eta izenpetzaileen nortasuna egiaztatzen duen dokumentazioa.

Hirugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoa da elkartearen jarduketa-eremua, estatutuetako 2. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Aurrekari horiei zuzenbideko oinarri hauek aplikatu behar zaizkie:

ZUZENBIDEZKO OINARRIAK

I.– Sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeko eskumena organo honi ematen zaio Eusko Jaurlaritzaren dekretu honen 9.1.m) artikuluaren bidez: Lan eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 84/2017 Dekretua, zeina aldatu baitzuen maiatzaren 28ko 81/2019 Dekretuak –Lan eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen dekretua aldatzekoa, hain zuzen–.

II.– Administrazio-prozedura honetan aplikagarri den funtsezko araudia jasota dago apirilaren 1eko 19/1977 Lege Organikoan eta Sindikatuen eta Enpresa Erakundeen Estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan.

III.– Gordailutzeko aurkeztutako dokumentazioa aztertuta, zuzenbidearen araberakoa dela egiaztatu da. Horrenbestez, gordailutzeko onartu behar dira bai aipatutako enpresa-elkartearen estatutuak aldatzeko dokumentazioa bai estatutu aldatuak, eta horren berri eman.

Aipatutako oinarriak eta oro har aplikatzekoak diren xedapenak aztertu ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Agindua ematea gordailutu daitezen Eskena Euskadiko Ekoizle Eszenikoen Enpresa Elkartearen estatutuak aldatzeko akta eta aldatutako estatutuak.

Bigarrena.– Agindua ematea gordailutze hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, Sindikatuen eta Enpresa Erakundeen Estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuaren 13. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

Hirugarrena.– Eman den egunaren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak ebazpen honek.

Laugarrena.– Interesdunek aztertu ahalko dute gordailututako dokumentua, eta horren kopia eskatu, bai eta aurkaratu ere Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Lan Arloko Salaren aurrean, Lan Arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean ezarritakoari jarraikiz (2011ko urriaren 11ko BOE).

Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 11.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

MARÍA ELENA PÉREZ BARREDO.


Azterketa dokumentala