Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

16. zk., 2020ko urtarrilaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
HEZKUNTZA SAILA
327

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: «Agindua, 2019ko azaroaren 25ekoa, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuarena eta Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez zuzentzen den 2019ko azaroaren 25eko Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren eta Hezkuntzako sailburuaren Agindua, "Urola Lanbide Eskola" titulartasun pribatuko ikastetxeari baimena ematen zaion Euskal Autonomia Erkidegoan titulartasun pribatuko Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratua izateko».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren, 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bidez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Era horretako hutsak aurkitu dira Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren eta Hezkuntzako sailburuaren 2019ko azaroaren 25eko Aginduaren gaztelerazko argitalpenean. Aipatu Aginduaren bitartez baimena ematen zaio «Urola Lanbide Eskola», titulartasun pribatuko ikastetxeari baimena Euskal Autonomia Erkidegoan titulartasun pribatuko Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratua izateko. Agindua 2020ko urtarrilaren 13ko Euskal Herriko Agintaritzaren aldizkarian argitaratu da (7. zk.). Hori dela eta zuzenketa egiten da hemen.

2020/98 (3/5) orrialdean 3.7.a) artikuluan, honela dio:

«7.– Familia: Transporte y mantenimiento de vehículos.

a) Ciclo formativo de Grado Medio "Transporte y mantenimiento de vehículos". Capacidad: 1 ciclo.»

baina honela esan behar du:

«7.– Familia: Transporte y mantenimiento de vehículos.

a) Ciclo formativo de Grado Superior "Carrocería". Capacidad: 1 ciclo.»


Azterketa dokumentala