Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

16. zk., 2020ko urtarrilaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
325

3/2020 EBAZPENA, urtarrilaren 7koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita Trantsizio Ekologikorako Ministerioaren, Kantauriko eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoen eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Uraren Euskal Agentziaren arteko Hitzarmena aldatzeko eta luzatzeko Gehigarria, zeinaren bidez agintzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Lurraldeko erkidego arteko arroetan egiteko jabari publiko hidraulikoaren arloko zenbait jarduera.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak hitzarmena sinatu duenez gero, zabalkunde egokia izan dezan, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Trantsizio Ekologikorako Ministerioaren, Kantauriko eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoen eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Uraren Euskal Agentziaren arteko Hitzarmena aldatzeko eta luzatzeko Gehigarria, zeinaren bidez agintzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Lurraldeko erkidego arteko arroetan egiteko jabari publiko hidraulikoaren arloko zenbait jarduera. Honen eranskinean dago jasota testu hori.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urtarrilaren 7a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

JUAN ANTONIO ARIETA-ARAUNABEÑA IBARZABAL.

ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN URTARRILAREN 7KO 3/2020 EBAZPENARENA
TRANTSIZIO EKOLOGIKORAKO MINISTERIOAREN, KANTAURIKO ETA EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOEN ETA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIO OROKORRAREN ETA URAREN EUSKAL AGENTZIAREN ARTEKO HITZARMENA ALDATZEKO ETA LUZATZEKO GEHIGARRIA, ZEINAREN BIDEZ AGINTZEN BAITIRA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO LURRALDEKO ERKIDEGO ARTEKO ARROETAN EGITEKO JABARI PUBLIKO HIDRAULIKOAREN ARLOKO ZENBAIT JARDUERA

Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 13a.

HAUEK BILDU DIRA:

Alde batetik:

Trantsizio Ekologikoaren Ministerioaren Ingurumeneko estatu-idazkaria, Hugo Alfonso Morán Fernández jauna, ekainaren 18ko 574/2018 Dekretuak izendatuta, sail horren izenean eta ordezkaritzan, Eskumenak eskuordetzeari buruzko abenduaren 17ko TEC/1425/2018 Aginduaren I. kapituluari egozten dizkion ahalmenen arabera.

Kantaurikoko Konfederazio Hidrografikoaren presidentea, Manuel Gutiérrez García jauna, erakunde horren legezko ordezkaritzan, uztailaren 20ko 1/2001 Errege Legegintza Dekretuak onartutako Uraren Legearen Testu Bateratuaren 23., 24. eta 30. artikuluen arroko erakundeari emandako eskumenak erabiliz.

Ebroko Konfederazio Hidrografikoko presidentea, María Dolores Pascual Vallés andrea, erakunde horren legezko ordezkaritzan, uztailaren 20ko 1/2001 Errege Legegintza Dekretuak onartutako Uraren Legearen Testu Bateratuaren 23., 24. eta 30. artikuluen arroko erakundeari emandako eskumenak erabiliz.

Bestetik:

Ignacio María Arriola López jauna, Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua, Lehendakariaren 2015eko azaroaren 26ko 29/2016 Dekretuaz izendatua.

Ernesto Martínez de Cabredo jauna, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia, Lehendakariaren abenduaren 13ko 217/2016 Dekretuaz izendatua.

Aldeek, nork bere erakundearen ordezkari gisa, hitzarmen honen aldatze- eta luzatze-gehigarri hau egiteko adinako lege-gaitasuna aitortzen diote elkarri, eta, horretarako, hau

AZALTZEN DUTE:

Lehenengoa.– 2015eko abenduaren 23an, hitzarmen hau sinatu zen: Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioaren, Kantauriko eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoen eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Uraren Euskal Agentziaren Arteko lankidetza hitzarmena, zeinaren bidez gomendioan ematen baitira Euskal Autonomia Erkidegoaren Lurraldeko Erkidegoen arteko arroetako jabari publiko hidraulikoaren alorreko zenbait jarduera.

Bigarrena.– Trantsizio Ekologikoaren Ministerioari dagokio uraren politika funtsezko ondare publiko gisa, Ministerio Departamentuak Berregituratzen dituen ekainaren 6ko 355/2018 Errege Dekretuaren arabera.

Halaber, Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuak Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortzea, ezabatzea eta aldatzea, eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzea arautzen ditu, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailari egokituz ur, ubide eta ureztatzeen arloko eginkizunak.

Hirugarrena.– Nekazaritza eta Arrantza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioari egindako erreferentzia guztiak Trantsizio Ekologikoaren Ministerioari egin zaizkiola ulertuko da.

Bestalde, Ingurumen eta Lurralde Politikako Sailari egindako erreferentzia guztiak Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailari egin zaizkiola ulertuko da.

Laugarrena.– Indarrean sartu zenetik, beste aldaketa garrantzitsu batzuk ere gertatu direnez, beharrezkotzat jotzen da hitzarmenaren idazketa egokitzea, bai esposizio-atalean bai xedapen-atalean, baina gomendatutako jarduerei eragin gabe, hitzarmenaren klausuletan egin behar diren aldaketak sartuz.

Horren ondorioz, indarrean sartu zenetik betetzen ari diren lanei jarraipena emateko asmoz, kudeaketa gomendatzeko hitzarmen hau espresuki aldatzea eta lau urtez luzatzea adostu dute alderdi sinatzaileek, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 11. artikuluaren esparruan.

KLAUSULAK

Lehenengoa.– Xedea.

Aipatu hitzarmena aldatzea eta lau urtez luzatzea da gehigarri honen xedea, hain zuzen, alde batetik, Trantsizio Ekologikoaren Ministerioaren eta, Kantauriko eta Ebroko konfederazio hidrografikoen eta, bestetik, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Uraren Euskal Agentziaren artekoa, zeinaren bidez hainbat jarduera gomendatzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldeko erkidegoen arteko arroetako jabari publiko hidraulikoaren alorrean, 2015eko abenduaren 23an sinatuta.

Bigarrena.– Indarraldia.

Kudeatzeko gomendioa aldatzeko eta luzatzeko gehigarri honen ondorioak sortuko dira 2019ko abenduaren 24tik aurrera, eta indarraldia amaituko da 2023ko abenduaren 24an, hitzarmen hau sinatu duten alderdietako batek berariaz salatzen ez badu behintzat.

Hirugarrena.– Konpentsazio ekonomikoa.

Urtean, 750.000,00 eurokoa izango da Uraren Euskal Agentziak jasoko duen konpentsazio ekonomikoa gomendioaren luzapenetik etorritako jarduerak egiteagatik.

Zenbateko hori ekitaldia amaitu ondoren ordainduko du Trantsizio Ekologikoaren Ministerioak, bederatzigarren xedapenean ezarritako hitzarmenaren indarraldian, ondoren zehazten den banaketaren arabera:

Trantsizio Ekologikoaren Ministerioaren Uraren Zuzendaritza Nagusiak 350.000 € ordainduko ditu urtean 23.05.456A.64 aurrekontu-aplikazioaren kargura.

Kantaurikoko Konfederazio Hidrografikoak 200.000 euro ordainduko ditu urtean, 23.102.456A.640 aurrekontu-aplikazioaren kargura.

Ebroko Konfederazio Hidrografikoak 200.000 euro ordainduko ditu urtean, aurrekontu-aplikazio hauen kargura:

– 100.000 euro/urtean, 23.104.452A.640 aplikazioa.

– 100.000 euro/urtean, 23.104.456A.640 aplikazioa.

2020-2023 ekitaldietan, kreditu egokia eta nahikoa egotearen mende egongo da luzapen hau, etorritako beharrak finantzatzeko.

Laugarrena.– «Gomendioa eta administrazioen arteko harremanak gidatzen dituzten printzipioak» izeneko hitzarmenaren Bigarren Estipulazioaren 1. eta 4. apartatuak aldatzen dira, eta honela idatzi dira:

«1.– Uraren Euskal Agentzia izango da herritarrentzako leihatila bakarra gomendatutako jarduera guztietan. Uraren Euskal Agentziara bidaliko dira interesdunek aurkeztutako dokumentuak edozein administrazio izenpetzaileren aurrean, hitzarmen honetan aurreikusitako kudeaketa-gomendioa gauza dadin».

«4.– Gomendioaren erabilera errazteko, hitzarmen hau izenpetzen duten administrazioek, Batzorde Mistoan, informazioa etengabe trukatzeko bideak ezarriko dituzte, bereziki, gomendioaren administrazio-espedienteen edukiari buruzko informazioa. Batzorde Mistoari dagokio, halaber, indarrean dagoen lege-esparruaren barruan, gomendioa aplikatzeko irizpide teknikoak finkatzea, hitzarmen honen bosgarren estipulazioak ezartzen duenaren arabera, eta gomendatutako prozeduren esparruan egiten diren izapide guztietan betetzen dela bermatzea ere, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitakoaren arabera».

Bosgarrena.– Hitzarmenaren «Jarraipen eta Kontrol Batzorde Mistoa» izeneko bosgarren estipulazioa aldatzen da, eta honela idatzi da:

«Hitzarmen hau behar bezala betetzeko, Jarraipen eta Kontrol Batzorde Mistoa sortu da, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioko hiru ordezkarik eta Estatuko administrazio orokorreko hiru ordezkari hauek osatuta: Jabari Publiko Hidraulikoko Kudeaketa Integratuko zuzendariorde nagusia, edo, hala badagokio, haren eskumenak bereganatzen dituena, eta Kantauriko eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoetako uren komisarioak. Batzordeko kideek izendatutako enplegatu publikoak bidali ahalko dituzte euren ordez deitutako bileretara, eta arloburuaren kualifikazio teknikoa eta maila administratiboa izan beharko dute ordezkoek.

Batzorde Mistoak oinarrizko eginkizun hauek izango ditu:

– Hitzarmen hau ulertzeko eta betetzeko sor daitezkeen zalantzak argitzea.

– Informazio-trukea bermatzea, baita sinatzaile guztien arteko akordioak hartuko direla ere, hitzarmenari buruzko alderdi guztiei dagokienez.

– Gomendioa aplikatzeko irizpide teknikoak finkatzea, indarrean dagoen legediaren barruan.

– Beharrezkoa bada, kudeatzeko gomendioaren kostuen bilakaera aztertuko duen txosten ekonomiko bat egitea, eta konpentsazio ekonomiko egoki bat proposatzea alderdiei.

– Hitzarmena berrikusten bada edo aldez aurretik iraungitzen bada, sor daitezkeen arazoak proposatzea administrazio sinatzaileen erabaki-organoei.

– Urtean behin, txosten bat egitea gomendio-hitzarmena zenbateraino bete den eta hitzarmena hobeto betetzeko gauzatu daitezkeen neurriak jasoko dituena.

Batzordekideek egoki iritzitako teknikariak edo adituak gonbidatu ahal izango dituzte bileretara, aztertu beharreko gaiaren izaeraren arabera, eta bileran hitza izango dute, baina botorik ez.

Urtean behin bilduko da gutxienez Batzorde Mistoa ohiko bilkuran, eta betiere alderdietako batek eskatzen duen bakoitzean ere, bereziki hitzarmena arau-aldaketetara egokitu behar denean. Ezohiko bileran, Batzordea hilabeteko epean bilduko da, alderdietako edozeinek horri buruzko eskaera fede-emailea egiten duenetik zenbatzen hasita.

Batzorde Mistoak, bere jarduketari eta funtzionamenduari dagokienez, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen aurretiazko tituluko II. kapituluaren 3. Sekzioan kide anitzeko organoentzat xedatutakoa bete beharko du.»

Seigarrena.– «Hitzarmena aldatzea eta salatzea» izeneko zazpigarren estipulazioa aldatzen da, eta honela idatzi da:

«Zazpigarrena.– Hitzarmena aldatzea eta iraungitzea.

Hitzarmen hau izenpetzeko aintzat hartutako indarreko araudian aldaketaren bat gertatzen bada, alderdi izenpetzaileek berrikusi egin beharko dute hitzarmena araudi berrira egokitzeko, aldaketa horiek ezarritako epean, betiere baldin eta lege-aldaketa horiek eraginik badute hitzarmeneko xedapenen edukian.

Hitzarmena azkenduko da haren xede diren jarduketak betetzen direnean.

Hitzarmena aldez aurretik ebatzi ahal izango da, amaitu aurretik eta arrazoi hauengatik:

a) Sinatzaile guztien ahobatezko akordioa.

b) Klausuletako bat ez betetzea, derrigorrezkoa izango da aldez aurreko arrazoizko salaketa.

c) Alderdietako batek aipatu gomendioa baliorik gabe uzteko nahia izatea, gutxienez sei hilabete lehenago beste alderdiari idatziz adierazita.

d) Indarrean sartzea hitzarmena iraungitzea dakarten legezko xedapenak.

Jarraipen Batzorde Mistoaren ardura izango da alderdien erabaki-organoei proposatzea zer arazo sor daitezkeen aldez aurretik iraungiz gero.

Kasu guztietan, iraungitzeko arrazoi zehatzaren arabera eta bideratzen ari diren jarduketen egoera partikularra aintzat hartuta ezarriko da horiek amaitzeko modua.

Bereziki, dagokion kudeatzeko -gomendioaren likidazio ekonomikoa egingo da Trantsizio Ekologikoaren Ministerioaren, eta Kantaurikoko eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren titularitatekoa den hitzarmen honen laugarren estipulazioan aurreikusitakoaren arabera.»

Zazpigarrena.– «Informazio eguneratua izateko sistemak» izeneko zazpigarren estipulazioa aldatzen da, eta honela idatzi da:

«Gomendio-hitzarmenaren esparruan, administrazio izenpetzaileek izaera teknikoko lantalde bat sortzea erabaki dute, administrazio bakoitzeko langileez osatua, bi administrazioek informazio eguneratua aldi berean izateko aukera emango dieten komunikazio- eta prozedura-sistema egokiak ezartzeko, egun dauden bitarteko telematikoetan oinarrituta.

Lantaldea osatzeaz gain, eta, administrazio izenpetzaileek espedienteen datuak eta egoera hobeto ezagutu ditzaten kudeaketa eraginkor bat burutu ahal izateko, administrazio horiek erabaki dute hitzarmen hau izenpetu, eta, hala badagokio, luzapena sinatu eta hiru hilabeteko epean Uraren Euskal Agentziari eskura dituzten zerrendak helaraziko dizkiotela urtero Kantauriko eta Ebroko konfederazio hidrografikoek; zerrenda horiek jabari publiko hidraulikoaren erabilera-kanonak likidatzeko eta isurketak kontrolatzeko oinarritzat hartzen dira, Uren Legearen testu bateratuaren 112. eta 113. artikuluetan aurreikusitakoaren arabera, hurrenez hurren.

Ildo horretatik, alderdiek konpromisoa hartzen dute guztien baliabideak partekatzeko eta elektronika-harremanetako mekanismoak ezartzen aurrera egiteko, bai administrazio sinatzaileen, bai herritarren artean.

Era berean, gomendatutako prozeduren tratamendu-arduraduna izango da Uraren Euskal Agentzia hirugarrenen datu pertsonalak babesteko, eta segurtasun-sistema egokiak ezartzera behartuko da, Segurtasunaren Eskema Nazionalarekin bat etorriz.»

Zortzigarrena.– «Eraginkortasun juridikoa eta iraupena» izeneko bederatzigarren estipulazioa aldatzen da, eta honela idatzi da:

«Hitzarmen honek 1994ko maiatzaren 31n izenpetutakoa ordezten du, ondorio guztietarako.

Hitzarmen honek ondorio juridikoak izango ditu izenpetzen den egunetik aurrera, eta lau urteko iraunaldia izango du, alderdi interesdunetako batek berariaz salatzen ez badu behintzat zazpigarren xedapenari jarraituz.

Gomendioa lau urte gehiagoz luzatzea adostu ahal izango dute, indarraldia amaitu aurretik alderdiek hartutako berariazko akordiora heldu ondoren.

Luzapenerako, beharrezkoa izango da kontuan hartzea administrazio bakoitzak aurrekontu-arrazoiak direla-eta egin behar dituen barne-izapideak, laugarren xedapenean aurreikusitako prestazio ekonomikoa betetzeko hartu beharreko konpromiso finantzarioak hartzeko".

Bederatzigarrena.– Hamargarren estipulazioa gehitu zaio Kudeatzeko gomendioaren Hitzarmenari, eta epigrage eta eduki hauek ditu:

«Hamargarrena.– Aplikatzekoa den zuzenbidea.

Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 11. artikuluan aurreikusitakoen izaera du hitzarmen hau, eta Sektore Publikoko Kontratuen azaroaren 8ko 9/2017 Legetik kanpo dago, horren arabera, Espainiako ordenamendu juridikora eramaten baitira Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/23/UE eta 2014/24/UE Zuzentarauak, 6.3 artikuluan xedatutakoaren arabera. Halaber, arau bereziek arautzen dute eta aipatutako legearen printzipioak aplikatuko zaizkio, sor daitezkeen zalantzak eta hutsuneak ebazteko.

Era berean, kudeaketa-gomendio horri uztailaren 20ko 1/2001 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Uren Legearen testu bategina aplikatuko zaio, bereziki 17.d) artikuluak jabari publiko hidraulikoari dagokionez Estatuak dituen eginkizunak arautzean egiten duen aurreikuspena.

Hitzarmen honen interpretazioari, aldaketari, ebazpenari eta ondorioei buruz sortzen diren eztabaidak, hitzarmen honen aplikaziotik erator daitezkeenak, hitzarmen honetan aurreikusitako Jarraipen Batzordean ebatziko dira, eta Sektore Publikoko Kontratuen Legearen printzipioak aplikatuko dira, hitzarmena indarrean dagoen bitartean sor daitezkeen zalantzak eta hutsuneak ebazteko 4. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Administrazioarekiko Auzitegiaren jurisdikzio-ordenaren ezagutzakoak eta eskumenekoak izango dira auzigaiak, Jurisdikzio hura arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 legearen arabera.»

KLAUSULA GEHIGARRIA

Bere osotasunean mantentzen dira hitzez hitz hitzarmenaren gainerako testua eta «kudeatzeko gomendioa garatzeko gidalerroak» izeneko eranskina.

Kudeatzeko gomendioa aldatzeko eta luzatzeko gehigarri hau argitaratuko da Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legean eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 11.3.b) artikuluan xedatutakoaren arabera. Ildo horretatik, alderdiek espresuki adierazi dute baimena gehigarri honi eskatzen zaion publizitatea eman diezaioten.

Jasota gera dadin eta ados daudela erakusteko, agiria sinatu da goian adierazitako tokian eta egunean:

Trantsizio ekologikorako ministroa,

TEC/1425/2018 Agindua, abenduaren 17koa,

Ingurumeneko estatu-idazkaria,

HUGO ALFONSO MORÁN FERNÁNDEZ.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

Kantauriko Konfederazio Hidrografikoaren presidentea,

MANUEL GUTIÉRREZ GARCÍA.

Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren presidentea,

MARÍA DOLORES PASCUAL VALLÉS.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

ERNESTO MARTÍNEZ DE CABREDO.


Azterketa dokumentala