16. zk., 2020ko urtarrilaren 24a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (202 KB - 1 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
SEGURTASUN SAILA
322
EBAZPENA, 2020ko urtarrilaren 10ekoa, Segurtasuneko sailburuordearena eta Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinaren bidez iragartzen baita noiz jarri den jendaurrean, Segurtasun Sailaren Gurenet atarian, 2019ko abenduaren 23ko Ebazpena. Ebazpen hori Ertzaintzako lanpostuak behin betiko betetzeko prozeduretan eman da, lanpostuok izendapen askearen, berariazko merezimendu-lehiaketaren eta merezimendu orokorren sistemen bidez betetzeko (C168, C169, C170 eta C171).
Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak izendapen askeko (C168) eta berariazko merezimendu-lehiaketako (C169 eta C170) sistemen bidez betetzeko deialdia onartu eta argitara eman zen Segurtasuneko sailburuordearen eta Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen baterako 2019ko martxoaren 21eko Ebazpenaren hirugarren ebazpen-zatian ezarritakoarekin bat etorriz; bai eta merezimendu orokorren sistemaren bidez lanpostuak betetzeko deialdia egiten duen Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2019ko martxoaren 21eko Ebazpenaren hirugarren ebazpen-zatian ere xedatutakoarekin bat etorriz; eta Segurtasun Sailaren egitura organiko eta funtzionalari buruzko apirilaren 9ko 60/2019 Dekretuak aldatutako apirilaren 11ko 83/2017 Dekretuak ematen dituen eskumenak baliatuz, honako hau
EBAZTEN DUGU:
Artikulu bakarra.– Jakinaraztea 2019ko abenduaren 23an jarri dela Segurtasun Sailaren Gurenet atarian Segurtasuneko sailburuordearen eta Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen baterako 2019ko abenduaren 23ko Ebazpena, 2019ko martxoaren 21eko Ebazpenen bidez deitutako Ertzaintzako lanpostuak izendapen aske, berariazko merezimendu-lehiaketa eta merezimendu orokorren lehiaketa sistemen bidez behin betiko betetzeko prozedurei buruzkoa (C168, C169, C170 eta C171).
Vitoria-Gasteiz, 2020ko urtarrilaren 10a.
Segurtasuneko sailburuordea,
JESÚS MARÍA ZUBIAGA NIEVA.
Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,
ANA AGUIRRE ZURUTUZA.