Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

16. zk., 2020ko urtarrilaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
321

EBAZPENA, 2020ko urtarrilaren 9koa, Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariarena, gaikuntza nazionala duten Toki Administrazioko funtzionarioen lehiaketa bateraturako epaimahaia izendatzen duena.

Gaikuntza nazionala duten Toki Administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeari buruzko uztailaren 29ko 1732/1994 Errege Dekretuak lehiaketa bateratua arautzen du bosgarren xedapen gehigarrian, eta hor ezartzen du Euskal Autonomia Erkidegoak epaimahai bat izendatuko duela euskararen jakite-maila egiaztatzeko eta Euskal Autonomia Erkidegoak berak zehaztutako merezimenduak baloratzeko.

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek aipatutako 2019rako lehiaketa bateraturako deialdiak egin dituztenez, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 11ko 71/2017 Dekretuaren 10. artikuluak ematen dizkidan eskumenez baliatuz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– 2019rako lehiaketa bateratua baloratzeko epaimahaiko kideak izendatzea. Honela osatuko da epaimahaia:

Titularrak:

Epaimahaiburua:

– José Luis Iparraguirre Mugica jauna, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak izendatua.

Mahaikideak:

– M.ª Jesús Sáez de Jáuregui Suso andrea, Arabako Foru Aldundiak izendatua.

– María Uribe Guerendiain andrea, Bizkaiko Foru Aldundiak izendatua.

– Josune Aldabe Muxika andrea, Gipuzkoako Foru Aldundiak izendatua.

– Ignacio Javier Etxebarria Etxeita jauna, Bizkaiko Toki Administrazioko Idazkarien, Kontu-hartzaileen eta Diruzainen Elkargo Ofizialak izendatua.

– Julián Cabezas Urquiaga jauna, HAEEk izendatua euskarazko probak egitearen ondorioetarako soilik.

Ordezkoak:

Epaimahaiburua:

– Pedro González Domínguez jauna, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak izendatua.

Mahaikideak:

– Francisco Javier Ortiz de Urbina Ugarte jauna, Arabako Foru Aldundiak izendatua.

– Garazi Etxeberria San Miguel andrea, Bizkaiko Foru Aldundiak izendatua.

– M.ª Aranzazu Arana Learte andrea, Gipuzkoako Foru Aldundiak izendatua.

– Nuria Hernández Soto andrea, Bizkaiko Toki Administrazioko Idazkarien, Kontu-hartzaileen eta Diruzainen Elkargo Ofizialak izendatua.

– Iratxe Etxebarria Arizmendi andrea, HAEEk izendatua euskarazko probak egitearen ondorioetarako soilik.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urtarrilaren 9a.

Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendaria,

MIREN ITZIAR LICEAGA ROMERO.


Azterketa dokumentala