15. zk., 2020ko urtarrilaren 23a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (196 KB - 1 orri.)
- EPUB (215 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 7 ZENBAKIKO EPAITEGIA
311
EDIKTUA, hiri-errentamenduei buruzko 813/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Bilboko Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 813/2018 hitzezko judizioa.
Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.
Aipatutako judizioan, epaia eman zen 2019-10-10ean eta amaiera eman zitzaion prozesuari.
Concepcion Rodriguez Villalta andreak eta Antonio Ramirez Aceijas jaunak demandatu auzi-iheslariaren egungo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu baten bidez jakinaraztea.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezake, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.
Jakinarazi behar den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean, eta oso-osorik azterttu ahal izango du bertan.
Bilbao (Bizkaia), 2019ko abenduaren 3a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.