14. zk., 2020ko urtarrilaren 22a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (240 KB - 2 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
293
IRAGARKIA, 2019ko abenduaren 20koa, Gipuzkoako Nahitaezko Desjabetzeetarako Lurralde Epaimahaiko idazkariarena, zeinaren bidez jakinarazten baitira Gipuzkoako Nahitaezko Desjabetzeetarako Lurralde Epaimahaiaren zenbait erabaki, jardueren deuseztasunari buruzkoak.
Zuzeneko jakinarazpena egitea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Eranskinean aipatzen diren interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Interesdunak, bost eguneko epean, Gipuzkoako Nahitaezko Desjabetzeetarako Lurralde Epaimahaiaren egoitzara joan ahal izango dira (Andia kalea 13, 5. solairua, Donostia), erabakiaren eduki osoa ikusteko, eta bi hilabeteko epea izango dute, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) argitaratu eta biharamunetik hasita, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzeko Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan (Bilbon dauka egoitza).
Donostia, 2019ko abenduaren 20a.
Gipuzkoako Nahitaezko Desjabetzeetarako Lurralde Epaimahaiko idazkaria,
MIREN IZASKUN GOIKOETXETA GONZALEZ.