Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

14. zk., 2020ko urtarrilaren 22a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
292

IRAGARKIA, 2019ko abenduaren 19koa, Bizkaiko Etxebizitzako lurralde-ordezkariarena, alokairurako dirulaguntzen Gaztelagun Programako espedientearen ebazpenari buruzkoa.

Aipatutako prozedura jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Jakinarazten diren egintzen testu osoa eskuragarri izango du interesdunak Alokabideren bezeroen arretarako edozein bulegotan, behean adierazitako norabideetan.

Ebazpen horrek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, berorren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango du interesdunak administrazioarekiko auzietako epaitegien artean dagokion hartan, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.

Eranskinean adierazita dagoen interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.

Jakinarazpenak Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Alokabideren bezeroen arretarako bulegoak hemen daude:

– Gamarrako Atea kalea 1A, behea, Vitoria-Gasteiz.

– Trenbideko etorbidea 36, behea, Bilbao.

– Errotaburu pasealekua 1. zenbakiko 7. solairua, Donostia / San Sebastián.

Bilbao, 2019ko abenduaren 19a.

Bizkaiko Etxebizitzako lurralde-ordezkaria,

ALFONSO GÓMEZ FERNÁNDEZ.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala