14. zk., 2020ko urtarrilaren 22a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (204 KB - 1 orri.)
- EPUB (215 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
286
EDIKTUA, 46/2019 prozedura arrunteko apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.
Bizkaiko Probintzia Auzitegia – Bosgarren Atala.
Errekurtsoa: 46/2019 prozedura arrunteko apelazioa.
Errekurtsogilea: Francisco Javier Irazabal Beascoechea.
Abokatua: Rolando Ladislao Rojo.
Prokuradorea: Miren Maite Albizu Orbe.
Errekurritua: Roxana Vega Pablos.
Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.
Errekurtso horretan, 262/2019 epaia eman zen 2019-11-27an, eta epaitegi honen egoitzan eskura dezake haren kopia interesdunak.
Roxana Vega Pablos demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da (Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 art.).
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako bulego judizialean dago, interesdunaren eskura.
Bilbao (Bizkaia), 2019ko azaroaren 28a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.