Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

14. zk., 2020ko urtarrilaren 22a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
284

EBAZPENA, 2020ko urtarrilaren 13koa, Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko sailburuordearena, Informazio Farmakoterapeutikorako Batzordearen osaera aldatzen duena.

2007ko maiatzaren 22ko 88/2007 Dekretuaren bidez (ekainaren 13ko EHAA, 113. zk.), Sendagaien Ebaluazio eta Informazio Batzordeen Sarea eratu zen; sare horren barruan dago, hain zuzen ere, Informazio Farmakoterapeutikorako Batzordea.

Osasuneko sailburuordearen 2007ko urriaren 9ko Ebazpenaren bidez (azaroaren 23ko EHAA, 226. zk.), Informazio Farmakoterapeutikorako Batzordeko kideak izendatu ziren.

Batzorde horren osaeran aldaketa batzuk gertatu direnez, eta 88/2007 Dekretuaren 5. artikuluarekin bat etorriz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Informazio Farmakoterapeutikorako Batzordeko kide-kargutik kentzea José Ramón Agirrezabala Jaca. Medikuntza eta Kirurgia Orokorrean lizentziatua. Komunitate eta Familiako Medikuntzan espezialista.

Bigarrena.– Informazio Farmakoterapeutikorako Batzordeko kide izendatzea Miren Zubillaga Idarreta. Medikuntza eta Kirurgia Orokorrean lizentziatua. Komunitate eta Familiako Medikuntzan espezialista.

Hirugarrena.– Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urtarrilaren 13a.

Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko sailburuordea,

FÁTIMA ANSOTEGI ELORDI.


Azterketa dokumentala