14. zk., 2020ko urtarrilaren 22a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (236 KB - 2 orri.)
- EPUB (249 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
283
EBAZPENA, 2020ko urtarrilaren 9koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez ebazpen honen huts-zuzenketa egiten baita: Ebazpena, 2019ko abenduaren 11koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita lana duten langileei eta lana lortzeko edo hari eusteko zailtasunak dituzten pertsona langabeei zuzendutako laneratze- eta gizarteratze-proiektu berezien garapenerako dirulaguntzen 2020ko ekitaldiko deialdia.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak maila bereko xedapen edo ekintza batez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, agiriaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.
Horrelako akatsak ikusi dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2019ko abenduaren 11ko Ebazpenean (ebazpen horren bidez, argitara ematen da lana duten langileei eta lana lortzeko edo hari eusteko zailtasunak dituzten pertsona langabeei zuzendutako laneratze- eta gizarteratze-proiektu berezien garapenerako dirulaguntzen 2020ko ekitaldiko deialdia). Ebazpena 2019ko abenduaren 26ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 245. zenbakian. Jarraian, zuzendu egiten dira akatsak:
– 8.1.c artikuluan, 2019/5877 (33/12) orrialdean, proiektuaren kalitatearen eta koherentziaren berariazko balioespena irizpidean, eskaeran oinarritzen dena, bigarren azpi-irizpidea zuzentzen da, horrela:
Honela dio:
(Ikus .PDF)
Baina honela esan behar du:
(Ikus .PDF)
Vitoria-Gasteiz, 2020ko urtarrilaren 9a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.