12. zk., 2020ko urtarrilaren 20a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (233 KB - 2 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
247
IRAGARKIA, Turismo eta Ostalaritzako zuzendariaren 2020ko urtarrilaren 3ko Ebazpena jakinarazten duena, zeinaren bidez amaiera ematen baitzaio Euskadiko Enpresa eta Jarduera Turistikoen Erregistroan ESS01078 eta ESS02347 inskripzio-zenbakia duen jarduera turistikoa egiteko gaitzen duten eskakizunak eta baldintzak betetzen direla egiaztatzeko prozedurari.
Ezinezkoa izan da ebazpen horiek jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.
Prozeduretan interesa duten pertsonek, eranskinean agertzen direnek, ebazpenen testu osoa Turismo eta Merkataritzako Gipuzkoako lurralde-bulegoan jaso dezakete (Easo kalea 10, Donostia).
Ebazpenek amaiera ematen diote administrazio-bideari, eta, haien aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar diezaiokete Turismo eta Merkataritzako sailburuordeari, hilabete bateko epean.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko urtarrilaren 3a.
Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria,
GREGORIO JOSÉ ZURRO TOBAJAS.