12. zk., 2020ko urtarrilaren 20a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (239 KB - 2 orri.)
- EPUB (222 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
244
IRAGARKIA, 2019ko abenduaren 9koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, dirulaguntzak ukatzeko zenbait ebazpen jakinarazten dituena (Gizarte Segurantzako kuoten 2019ko deialdia).
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak ebazpen batzuk eman ditu, dirulaguntzak ukatzen dizkietenak langabezia-prestazioa ordainketa bakarreko modalitatean jasotzen dutenei, Gizarte Segurantzako kuotak ordaintzeko deialdiaren babespean, 1044/1985 Errege Dekretuaren 4.2 artikuluan xedatuaren arabera.
Ezinezkoa izan da dirulaguntzak ukatzeko ebazpenok aurrez aurre jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatua betetzeko.
Ebazpen horiek jakinarazten zaizkie interesdunei, eta jakitera ematen amaiera ematen diotela administrazio-bideari, eta haien aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango dutela Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren aurrean, hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezaketela Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera. Xede horretarako, jakinarazten da interesdunek eskuragarri dutela aipatu ebazpenen testu osoa, Lanbideren Zerbitzu Zentraletan (Jose Atxotegi kalea 1, 01009, Vitoria-Gasteiz).
Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesdunek jakin dezaten eta jakinarazpentzat har dezaten.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 9a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.