12. zk., 2020ko urtarrilaren 20a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (200 KB - 1 orri.)
- EPUB (215 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
241
EDIKTUA, 215/2019 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia – Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesal Zibila.
Judizioa: 215/2019 hitzezko judizioa.
Demandatzailea: Umandia Gestion SL.
Abokatua: Txomin Escudero Alonso.
Prokuradorea: Ignacio Sanchiz Capdevila.
Demandatua: Maria Natividad Angulo Ortiz de Salazar.
Gaia: hitzezko judizioa.
Judizio horretan, epaia eman da 2019-10-28an. Hona hemen epaitza:
464/2019 epaia, 2019ko urriaren 28koa, 215/2019 hitzezko judizioaren prozeduran emana. Prozedura horretan, hauek izan dira alderdiak: batetik, demandatzaile gisa, Umandia Gestion SL, prokuradore Sanchiz Capdevila zuela; bestetik, demandatu gisa, Maria Natividad Angulo Ortiz de Salazar (auzi-ihesean eta ordezkaritza prozesalik gabe). Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian bideratu da prozedura. Bestalde, epai horren aurka ezin da errekurtsorik jarri.
Maria Natividad Angulo Ortiz de Salazar demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZL).
Ebazpen horren aurka ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.
Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean, eta, han, osorik aztertu ahal izango du.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko urriaren 28a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.