12. zk., 2020ko urtarrilaren 20a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (205 KB - 1 orri.)
- EPUB (214 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
240
EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako adostasunik gabeko 302/2019 prozedurari buruzkoa.
Durangoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegia – Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabei buruzko neurriak (adostasunik gabe) 302/2019.
Gaia: gurasoen eta seme-alaben arteko neurriak.
Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Elena Astigarraga Albistegui.
Aipatutako judizioan, epaia eman zen 2019-12-04an, eta amaiera eman zitzaion prozesuari.
Henry Mauricio Rios Rios demandatu auzi-iheslariaren egungo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu baten bidez jakinaraztea.
Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean, eta oso-osorik ezagutu ahal izango du bertan.
Durango (Bizkaia), 2019ko abenduaren 4a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.