Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

12. zk., 2020ko urtarrilaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA / SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 7 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
239

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeari eta egiteko betebeharrari buruzko 612/2019 hitzezko judizioa.

Donostiako Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko Epaitegia – Zibileko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 612/2019 hitzezko judizioa.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea eta egiteko betebeharra.

Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Saioa Etxabe Azkue.

Judizio horretan, epaia eman zen 2019-11-20an, eta, horrela, amaiera eman zitzaion prozesuari.

Fernando Cerezo Fernandez demandatu auzi-iheslariaren egungo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu baten bidez jakinaraztea.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezake interesdunak, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.

Jakinarazi behar den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean, eta osorik aztertu ahal izango du bertan.

Donostia, 2019ko azaroaren 20a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala