Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

12. zk., 2020ko urtarrilaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
234

EBAZPENA, 2019ko abenduaren 13koa, Kulturako sailburuordearena, zeinaren bidez Euskal Kultura Ondarearen balioa nabarmentzeko eta zabaltzeko dirulaguntzak ematen baitira.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2019ko irailaren 11ko Aginduaren bidez (irailaren 30eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 185. zk.), Euskal Kultura Ondarearen balioa nabarmentzeko eta zabaltzeko dirulaguntzen deialdia arautu zen, eta dirulaguntza horiek emateko araubidea ezarri zen.

Eskabideak aurkezteko epea, aipaturiko aginduaren 9. artikuluaren arabera, 2019ko urriaren 31n amaitu zen.

Aginduaren 14. artikuluan aurreikusitako Balorazio Batzordea bildu eta eskabideak aztertu ondoren, laguntzak esleitzeko ebazpen-proposamena eman zuen 2019ko azaroaren 27an, eta horrekin batera, aginduaren 16. eta 17. artikuluen araberako balorazio-irizpideak aditzera eman zituen.

Balorazio Batzordeak egindako proposamena ikusita eta aginduaren 18. artikuluan eta gainerako xedapen orokorretan ezarritakoarekin bat, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ez onartzea I. eranskinean adierazitako eskabideak, bertan zehaztutako arrazoiengatik.

Bigarrena.– II. eranskinean zerrendatzen diren eskatzaileei bertan adierazitako dirulaguntzak ematea.

Hirugarrena.– III. eranskinean zerrendatzen diren pertsona eta erakundeei eskatu duten dirulaguntza ukatzea, behar besteko puntuaziorik lortu ez dutelako.

Laugarrena.– Onuradunak dirulaguntzak arautzen dituen Aginduak ezarritako baldintzen mendean geratzen dira, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eremuan indarrean dauden gainerako baldintza orokorren mendean ere.

Bosgarrena.– Diruz lagundutako jarduera guztiak amaitzeko epea 2021eko abenduaren 31n bukatuko da, dirulaguntza haiek arautzen dituen Aginduaren 7. artikuluarekin bat etorriz. Dena dela, diruz lagundutako proiektuek 2019ko urtealdian hasi behar dute edo dagoeneko hasita egon behar dute.

Emandako dirulaguntzen justifikazioa, likidazioa eta ordainketa egiteko, aginduaren 22., 23., 24. eta 25. artikuluetan xedatutakoari jarraituko zaio. Era berean, kontuan hartu beharko da diruz lagundutako proiektuak, gehienez ere, data hauetarako justifikatu beharko direla:

– 2019an gauzatzekoak diren proiektuak: 2020ko urtarrilaren 15a baino lehen.

– 2019-2020 epealdian gauzatzekoak diren proiektuak: 2019an gauzatutako jarduerak 2020ko urtarrilaren 15a baino lehen; 2020an gauzatutako jarduerak, berriz, 2021eko urtarrilaren 15a baino lehen.

– 2019-2021 epealdian gauzatzekoak diren proiektuak: 2019an gauzatutako jarduerak, 2020ko urtarrilaren 15a baino lehen; 2020an gauzatutako jarduerak, 2021eko urtarrilaren 15a baino lehen, eta 2021ean gauzatutako jarduerak, 2022ko urtarrilaren 15a baino lehen.

Diruz lagundutako jarduerak gauzatu direla justifikatzeko, eskabidearekin batera aurkeztu den aurrekontua hartuko da ardaztzat, eta, horrekin batera, aginduaren 24. artikuluan ezarritako gainerako alderdiak.

Seigarrena.– Agindu honen babesean eman beharreko dirulaguntzak zatika ordainduko dira, era honetan:

– Lehenengo zatian, emandako dirulaguntzaren herena ordainduko da, behin 22.1 artikuluan aipatutako epea igaro ondoren, betiere berariaz uko egiten ez bazaio.

– Gainontzekoa ebazpen honen II. eranskinean ezarritako zatikatzearen arabera ordainduko da, gastua justifikatu ondoren.

Zazpigarrena.– Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea.

Zortzigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, jende guztiak horren berri izan dezan, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluak ezartzen duenarekin bat.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, interesdunek ebazpena jaso eta biharamunetik aurrera edo, hala badagokio, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 13a.

Kulturako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.

(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala