Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

12. zk., 2020ko urtarrilaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
232

AGINDUA, 2019ko abenduaren 4koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2019ko ekainaren 5eko Aginduaren babesean aurkeztutako eskabideak ebazten dituena. Aipatu Aginduak 2019an egingo edo hasiko diren kirol-lehiaketa ofizialetan parte hartzeko dirulaguntzak, nazioarteko eremua eta izaera dutenetan, kategoria absolutuan, eta emakumezkoen liga nazionaletan, kategoria absolutuan emateko arauak ezartzen ditu.

AURREKARIAK

1.– 2019ko uztailaren 4an EHAAn argitara eman zen Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2019ko ekainaren 5eko Agindua, 2019an egingo edo hasiko diren kirol-lehiaketa ofizialetan parte hartzeko dirulaguntzak, nazioarteko eremua eta izaera dutenetan, kategoria absolutuan, eta emakumezkoen liga nazionaletan, kategoria absolutuan emateko arauak ezartzen ditu.

2.– 2019ko ekainaren 5eko Aginduaren 10 artikuluarekin bat etorriz, Balorazio Batzordeak dirulaguntza-eskabideen gaineko Aginduaren Proposamena egin zuen 2019ko azaroaren 12ko bilkuran, baita Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari jakinarazi ere, hura ikusita, aurkeztutako dirulaguntza eskabideen gaineko erabakia har zezan.

Horrela bada, balorazio-batzordeak egindako aginduaren-proposamena ikusita eta Aginduaren 13 artikuluan emandako ahalmenez baliatuz honako hau,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– I. eranskinean jakinarazten diren entitateei dagozkien dirulaguntzak ematea.

Bigarrena.– 2019ko ekainaren 5eko Aginduan arautako dirulaguntzak jasotzen dituztenek, testuaren 15. artikuluan jasotako betebeharrak bete beharko dituzte.

Hirugarrena.– Dirulaguntza bi ordainketetan pagatuko da; lehenean, diruz lagundutako zenbatekoaren ehuneko hirurogeita hamarrari dagokiona, eta esleipen-ebazpena jakinarazitakoan eta hura onartzeko epea igarotakoan gauzatuko da; eta bigarrena, beste hogeita hamarrari dagokiona, 2020ko urtarrilaren 1etik hara gauzatuko da, betiere diruz lagundutako lehiaketa justifikatutakoan, zeina 2020ko martxoaren 31 baino lehenago burutu beharko baita.

Hori horrela izateko, emandako dirulaguntza onartu egin beharko da. Dirulaguntza ematen zaiela jakinarazten duen jakinarazpena jaso eta hamabost eguneko epean entitate onuradunek ez badiote dirulaguntzari espreski eta idatziz uko egiten, onartu dutela ulertuko da.

Laugarrena.– Emandako dirulaguntza justifikatzeko, erakunde onuradunek 2020ko martxoaren 31 baino lehen ondoren zehazten diren agiriak aurkeztuko dituzte http://www.euskadi.eus/nirekarpeta -en bitartez:

a) Jarduerari buruzko txostena. Bertan gutxienez 2019ko ekainaren 5eko Aginduan baloratzen diren alderdiak azaldu beharko dira.

b) Lehiaketa dirulaguntza-eskaera aurkeztu eta gero egin bada, epailearen aktak eta lehiaketaren behin betiko programa.

c) Fakturen bidez eta zuzenbide- eta merkataritza-zirkulazioan froga-balio baliokidea duten edo administrazio-efikazia duten gainerako jatorrizko agirien bidez egiaztatuko dira gastuak. Faktura eta dokumentu guztiak espedientera igo behar dira. Aurkezten diren fakturak dirulaguntzan emandako kopurua justifikatu behar dute.

d) Jarduera-gastuen zenbatekoaren adinako diru-kopurua egiaztatuko da gastu-zerrendan. (V. eranskina).

e) Ekitaldiaren aurrekontu gauzatua; diru-sarrera eta gastu guztiak adierazita. Bereziki jaso beharko da helburu berarekin eskuratutako gainerako laguntzen zerrenda, baldin eta eskabideak aurkezteko unean haiek eraginkor izango ziren jakiterik ez bazegoen (IV. eranskina).

f) Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren laguntza berariaz aipatzen duten dokumentu guztien aleak.

g) Jarduera gauzatzean Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialak erabili direla egiaztatzen duen dokumentazioa.

Bostgarrena. – Dirulaguntza emateko kontuan hartutako baldintzak aldatzen badira –betiere dirulaguntzaren xedea bete bada– edo beste erakunde publiko zein pribatuetatik beste laguntzarik jaso bada, laguntza emateko agindua aldatu ahal izango da. Horretarako, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak likidazio-agindua emango du esleitutako dirulaguntzaren zenbatekoa doitzeko.

Seigarrena.– Ondorengo hauek izango dira ez betetzeak:

a) Jasotako dirulaguntzak (zenbateko osoa edo zati bat) 2019ko ekainaren 5eko Aginduan onartutako jardueretarako erabili beharrean, beste zerbaitetarako erabiltzea.

b) 2019ko ekainaren 5eko Aginduan ezarritako betebeharrak ez betetzea.

c) Dirulaguntzaren likidazio agindunean adierazitako kopurua ez itzultzea horretarako ezarritako epean.

d) Xedapen orokorretan nahitaez bete beharrekotzat jotako beste edozer ez betetzea.

Ez betetzeren bat gertatu dela egiaztatzen bada, jasotako zenbatekoak eta legezko interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko zaizkio, betiere azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren arabera.

Zazpigarrena.– Interesatu guztiei Agindu honen berri emango zaie banan-banan, nahiz eta EHAAn ere argitaratuko den.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari. Beraz, beraren aurka, interesdunek berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, edo bestela administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hala adierazten baitu urriaren 1eko Administrazio Prozedura Erkidea 39/2015 Legeak.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 4a.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala