12. zk., 2020ko urtarrilaren 20a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (243 KB - 1 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OSASUN SAILA
230
AGINDUA, 2019ko abenduaren 18koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez izendatzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Farmazia Batzorde Mistoko kideak.
2006ko apirilaren 3an sinatu zen prestazio farmazeutikoa eta Osasun Sailarekiko lankidetza sanitarioa EAEko farmazia-bulegoen bidez gauzatzeko baldintzak ezartzen dituen hitzarmena. Hitzarmenaren 8.2 klausulan dago ezarrita Euskal Autonomia Erkidegoko farmazia batzorde misto bat sortuko dela eta hauek izango direla haren eginkizunak: hitzarmena bete eta ezar dadin zaintzea; lurraldeetako farmazia-batzordeen erabakien aurkako erreklamazioak ebaztea, eta dagokion sailari proposamenak egitea.
Batzordeari osatzeko moduari dagokionez, 8.2.1. apartatuan dago honela adierazita: Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren ordezkariak beste farmazialarien elkargo ofizialen ordezkari, Osasuneko sailburua buruan, eta idazkari bat, zeina batzordeburuak izendatuko baitu, hitzarekin baina botorik gabe.
Farmazia Zuzendaritzaren txostena eta Euskal Autonomia Erkidegoko Farmazialarien Kontseiluak egindako proposamena jasota, eta azaldutakoarekin bat etorriz, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Iñaki Betolaza San Miguel Osasun Saileko Farmaziako zuzendari izendatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Farmazia Batzorde Mistoko burua izan dadin.
Bigarrena.– Berrestea Euskal Autonomia Erkidegoko Farmazia Batzorde Mistoko bokalen izendapenak, Farmazia Zuzendaritzak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Farmazialarien Kontseiluak proposatutakoak, hauek alegia:
– Gorka González de Zárate Ruiz, Osasun Saileko Aholkularitza Juridikoaren arduraduna.
– Leire Braceras Izaguirre, Osasun Saileko Prestazio Farmazeutikoen Zerbitzuaren arduraduna.
– Milagros López de Ocáriz López de Munain, Arabako Farmazialarien Elkargo Ofizialeko presidentea.
– Flavia Erazo Presser, Bizkaiko Farmazialarien Elkargo Ofizialeko presidentea.
– Miguel Ángel Gastelurrutia Garralda, Gipuzkoako Farmazialarien Elkargo Ofizialeko presidentea.
Hirugarrena.– Osasun Saileko Farmazia Antolamendurako zerbitzuburu Teresa Fernández de Castro Aguirrezabal proposatzea, Farmaziako zuzendariak batzorde horretako idazkari izendatu dezan, hitzarekin baina boto barik.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 18a.
Osasuneko sailburua,
MIREN NEKANE MURGA EIZAGAECHEVARRIA.