12. zk., 2020ko urtarrilaren 20a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (259 KB - 3 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LEHENDAKARITZA
227
EBAZPENA, 2019ko abenduaren 20koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, 2019ko abenduaren 10eko Ebazpenean atzemandako hutsak zuzentzeko dena. Azken ebazpen horren bidez, 2020. urtean enpresa eta erakunde pribatuei dirulaguntzak emateko deialdia egin zen, Euskal Autonomia Erkidegoko aholkularitza-enpresa homologatuak kontratatu ditzaten, emakume eta gizonen arteko berdintasunari buruzko diagnostikoak eta berdintasun-planak egiteko, minimis laguntzen araubidea baliatuta.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak maila bereko xedapen edo ekintza batez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, xedapen, ekintza edo iragarkiaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.
Era horretako hutsak atzeman dira Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2019ko abenduaren 10eko Ebazpenaren euskarazko argitalpenean. Ebazpen horren bitartez, 2020. urtean Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa eta erakunde pribatuei dirulaguntzak emateko deialdia egin zen, aholkularitza-enpresa homologatuak kontratatu ditzaten, emakume eta gizonen arteko berdintasunari buruzko diagnostikoak eta berdintasun-planak egiteko, minimis laguntzen araubidea baliatuta, (2019ko abenduaren 19ko EHAA, 241. zenbakia). Beraz, orain argitaratzen da huts horien zuzenketa.
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra. – Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2019ko abenduaren 10eko Ebazpenean atzemandako hutsak zuzentzea (ebazpen horren bidez, 2020. urtean Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa eta erakunde pribatuei dirulaguntzak emateko deialdia egin zen, aholkularitza-enpresa homologatuak kontratatu ditzaten, emakume eta gizonen arteko berdintasunari buruzko diagnostikoak eta berdintasun-planak egiteko, minimis laguntzen araubidea baliatuta. 2019ko abenduaren 19ko EHAA, 241. zenbakia).
– 1. artikuluak, zeina 2019/5807 (14/02) orrialdean baitago,
honela dio:
Ebazpen honen bidez, enpresa eta erakunde pribatuentzako dirulaguntzak arautzen dira, eta dirulaguntzetarako deia egiten da, 2019. urtean aholkularitza-enpresa homologatuak kontratatu ditzaten. Aholkularitza-enpresek laguntza teknikoa emango dute emakume eta gizonen arteko berdintasunerako diagnostikoak egiteko eta berdintasun-planak diseinatzeko, bai barne-antolamendurako, bai ematen dituzten zerbitzu edo produktuetarako.
Baina, honela esan behar du:
Ebazpen honen bidez, enpresa eta erakunde pribatuentzako dirulaguntzak arautzen dira, eta dirulaguntzetarako deia egiten da, 2020. urtean aholkularitza-enpresa homologatuak kontratatu ditzaten. Aholkularitza-enpresek laguntza teknikoa emango dute emakume eta gizonen arteko berdintasunerako diagnostikoak egiteko eta berdintasun-planak diseinatzeko, bai barne-antolamendurako, bai ematen dituzten zerbitzu edo produktuetarako.
– 3.1.d) artikuluak, zeina 2019/5807 (14/03) orrialdean baitago,
honela dio:
d) EAEko lantokietan gutxienez 10 langile eta gehienez 250 izan behar dituzte.
Baina, honela esan behar du:
d) EAEko lantokietan gutxienez 10 langile eta gehienez 150 izan behar dituzte.
– 4.1. artikuluak, zeina 2019/5807 (14/04) orrialdean baitago,
honela dio:
1.– Aholkularitza-enpresa homologatuak kontratatzeko izango da dirulaguntza. Aholkularitza-enpresek, dirulaguntzak emateko Ebazpena argitaratzen den unetik ekainaren 30era, honako hauek egiten lagundu beharko die enpresei edo erakundeei:
Baina, honela esan behar du:
1.– Aholkularitza-enpresa homologatuak kontratatzeko izango da diru-laguntza. Aholkularitza-enpresek, 2020ko urtarrilaren 1etik azaroaren 30era, honako hauek egiten lagundu beharko die enpresei edo erakundeei:
– 5.1. artikuluak, zeina 2019/5807 (14/05) orrialdean baitago,
honela dio:
1.– Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Baina, honela esan behar du:
1.– Eskabideak aurkezteko epea 2020ko otsailaren 7an amaituko da (egun hori barne).
– 6.2.c) artikuluak, zeina 2019/5807 (14/06) orrialdean baitago,
honela dio:
c) Aholkularitza-enpresa homologatuak egindako eta sinatutako laguntza teknikoari buruz egindako lan-proposamena, 2019. urterako, non honako hauek jasoko diren:
Baina, honela esan behar du:
c) Aholkularitza-enpresa homologatuak egindako eta sinatutako laguntza teknikoari buruz egindako lan-proposamena, diagnostikoa, Berdintasun-plana eta erakunde eskatzailearen prestakuntza ingurukoa, 2020. urterako, non honako hauek jasoko diren:
– 14.1. artikuluak, zeina 2019/5807 (14/14) orrialdean baitago,
honela dio:
1.– Dirulaguntza zatika ordainduko da: % 80 ordainduko da 2020ko aurrekontu-ekitaldiaren kargura, ez bazaio uko egin 13.a) artikuluan aipatutako epean, eta gainerakoa, % 20, 2021ko aurrekontu-ekitaldiaren kargura ordainduko da, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak egiaztatzen duenean diruz lagundutako jardueretan sortutako gastu guztiak justifikatu direla –Emakundek estali ez dituenak ere bai–, azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 30. artikuluari jarraikiz. Bigarren zatia ordaintzeko, agiri hauek aurkeztu beharko dira 2020ko uztailaren 8ra arteko epean, (egun hori barne):
Baina, honela esan behar du:
1.– Jarduerak gauzatu ondoren eta jarduera horien ondorioz izandako gastu guztiak –Emakundek estali ez dituenak ere bai– justifikatu ondoren ordainduko da dirulaguntza, jardueraren guztizkora iritsi arte, azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 30. artikuluari jarraikiz; horretarako, 2020ko azaroaren 30a baino lehen (egun hori barne), agiri hauek aurkeztu behar dira:
Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 20a.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,
Miren Izaskun Landaida Larizgoitia.