Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

12. zk., 2020ko urtarrilaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
226

EBAZPENA, 2019ko azaroaren 26koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, Berdintasunaren aldeko 2019ko Emakunde Saria nori eman ebazten duena.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariaren 2019ko uztailaren 4ko Ebazpenaren bidez, Berdintasunaren aldeko 2019ko Emakunde Sarirako deialdia egin zen.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2019ko urriaren 14ko Ebazpenaren bidez izendatutako epaimahaiak aho batez egindako proposamena kontuan hartuta, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Concepción de María Carranza Castro andreari ematea Berdintasunaren aldeko 2019ko Emakunde Saria, saria emateko balioespen-irizpideetara ondoen egokitzen den hautagaia baita. Sariak 14.400 euroko dotazioa dauka. Hala, Epaimahaiak 20 urtetik gorako ekarpena aintzatetsi nahi du, mobilizatzeko eta dinamizatzeko gaitasun handia duten prozesuen bidez, emakumeen ahalduntze feministari, bereziki ahultasun handieneko egoeran daudenei, hala nola emakume migratuei alde egindako ekarpena aintzatetsi nahi du Epaimahaiak.

Epaimahaiak, gainera, ikuspegi eta esparru desberdinetatik beste lurralde batzuetako egoerak euskal errealitatearekin lotzeko lanean ari diren beste emakume askorengana hedatu nahi du, bai eta beste diskriminazio-faktore batzuek zeharkatutako emakumeen ahalduntze-prozesuak sustatzen lan egiten dutenengana ere bai.

Bigarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo horri berari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke dagokion administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko azaroaren 26a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.


Azterketa dokumentala