12. zk., 2020ko urtarrilaren 20a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (239 KB - 2 orri.)
- EPUB (226 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
LAN ETA JUSTIZIA SAILA
222
AGINDUA, 2020ko urtarrilaren 14koa, Lan eta Justiziako sailburuarena, honako agindu hau aldatzeko dena: Agindua, 2019ko abenduaren 5ekoa, Lan eta Justiziako sailburuarena, zeinaren bidez berariazko lehiaketaren deialdia egiten baita Prozesu eta Administrazio Kudeaketako, Prozesu eta Administrazio Izapidetzako eta Laguntza Judizialeko kidegoetarako, eginkizunengatik eta/edo hizkuntzagatik bereziturik dauden lanpostuak betetzeko.
Lan eta Justiziako sailburuaren 2019ko abenduaren 5eko Aginduaren bidez berariazko lehiaketa baterako deialdia egin zen Prozesu eta Administrazio Kudeaketako, Prozesu eta Administrazio Izapidetzako eta Laguntza Judizialeko kidegoetarako, eginkizunengatik eta/edo hizkuntzagatik bereziturik dauden lanpostuak betetzeko.
Akatsa atzeman da I. eranskinean, 2020/48 orrialdean (24/17) ageri diren Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko bi lanposturen destinoetan, hauetan zehazki:
Lanpostua: 580029. Dotazioa: 6.
Lanpostua: 580029. Dotazioa: 7.
Lanpostu horien destinoko zentroa aldatzen da I. eranskinean.
Hori dela eta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Lan eta Justiziako sailburuaren 2019ko abenduaren 5eko Aginduaren I. eranskina –Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoa, 2020/48 (24/17) orrialdea– aldatzea; agindu horren bidez berariazko lehiaketa baterako deialdia egiten da Prozesu eta Administrazio Kudeaketako, Prozesu eta Administrazio Izapidetzako eta Laguntza Judizialeko kidegoetarako, eginkizunengatik eta/edo hizkuntzagatik bereziturik dauden lanpostuak betetzeko. Honela:
(Ikus .PDF)
Bigarrena.– Eskabideak aurkezteko epea 10 egun baliodun luzatzea, deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2020ko urtarrilaren 14a.
Lan eta Justiziako sailburua,
MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.