Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

11. zk., 2020ko urtarrilaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

DEBAKO UDALA
218

IRAGARKIA, zeinaren bidez 2019ko abenduaren 16ko Ebazpena jakinarazten baita, Debako hondartzan surf-ikastaroak eskaintzeko baimena erdiesteko deialdi publikoa egiten duena.

Debako hondartzaren erabilera-erregimena arautzen duen Ordenantzak 5. artikuluan dioenez (2018ko ekainaren 14an Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala), Debako Udalak Debako hondartzan surf-ikastaroak eskaintzeko baimenak banatuko ditu, interesdunek aurrez hala eskatuz gero, gehienez ere 24 hilabetez.

Udalak, plazaren bat libre baldin badago, urtero urtarrilean dagokion baimena erdietsi ahal izateko deialdia argitaratuko du.

Debako hondartzan udako denboraldian beren zerbitzuak eskaini nahi dituzten eskolek eskabide bat aurkeztu beharko dute eskatutako gainerako agiriekin batera, eta horretarako epea urtarrilaren 31n amaituko da.

Uda partean jende-emana handia izaten denez, eta Debako hondartza eremu mugatua denez, Debako Udalak surf-ikastaroak emateko gehienez ere 2 baimen onartuko ditu urte osorako.

Eskabideen kopurua 2 baino handiagoa baldin bada, baimenak baremazio bidez esleituko dira, alegia, eskatutako betebeharrak betetzen dituzten eskabide guztien artetik puntuaziorik handiena erdiesten duten bi eskolak hautatuko ditu.

Debako Udaleko herritarren arretarako bulegoan aurkeztu beharko da eskabidea, hurrengo ordutegian: astelehenetik ostiralera 08:00 - 15:00 bitartean.

Euskadiko Kostako Demarkazioak Udalaren bitartez ikastaroak eskaintzeko baimena onartu eta dagokion ordainketa egingo du.

Aurkezteko epea amaitu ondoren, eskabide guztiak berrikusi egingo dira, eskatutako betebehar guztiak betetzen dituztela egiaztatzeko. Horiek egiaztatu ondoren, plaza libre baino eskabide gehiago baldin badaude, udal organo eskudunak dagokion baremazioa egiteari ekingo dio. Puntuaziorik handiena lortzen duten lehenengo eskolek edo eskabideek (edo eskolak) erdietsiko dute horretan aritzeko baimena.

Udalak eskabide guztiei erantzungo die, hiru hilabeteko gehieneko epe baten barruan.

Baimen horiek bi urteko iraupena izango dute gehienez ere, luzatzeko aukerarik gabe.

2019. urtean baimen bakarra eman zen, beraz, plaza bat dago libre hurrengo bi urtetarako (2020-2021).

Ebazpen hau emateko eskuduntza alkateari dagokio, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.d artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Hau guztia azalduta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Debako hondartzan surf ikastaroak eman ahal izateko baimena erdiesteko deialdia argitaratzea.

Ebazpen hau behin betikoa da eta amaiera ematen dio administrazio-bideari. Interesa dutenek horren aurka zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute administrazioarekiko auzien Donostiako epaitegian, ebazpena argitaratu eta bi hilabeteko epean. Hala ere, aurrez interesdunak aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dezake egintza eman duen organoan, hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik hasita. Horrez gain, beharrezkoa iruditzen zaion beste edozein errekurtso ere aurkez dezake.

Deba, 2019ko abenduaren 16a.

Alkatea,

GILEN GARCIA BOYRA.


Azterketa dokumentala