Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

11. zk., 2020ko urtarrilaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
207

EBAZPENA, 2020ko urtarrilaren 2koa, Turismo eta Ostalaritzako zuzendariarena, turismoa merkaturatzeko eta sustatzeko 2019ko ekitaldiko laguntzen (CTP programa) zerrenda argitara emateko dena, 2019. urteko deialdia egin eta arautzen duen Aginduaren esparruan.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2019ko uztailaren 3ko Aginduak, turismoa merkaturatzeko eta sustatzeko laguntzak arautu eta iragartzen ditu 2019ko ekitaldirako (2019ko uztailaren 12ko EHAA).

Laguntzen espedienteak ebazten dituen 2019ko abenduaren 19ko ebazpena erakunde interesdunei banan-banan jakinarazi ondoren, eta dirulaguntzak emateko aginduaren 12. artikuluan ezarritakoaren arabera,

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra – Argitara ematea, ebazpen honen eranskinean agertu bezala, emandako laguntzen zerrenda, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2019ko uztailaren 3ko Aginduaren babesean (agindu horren bidez, turismoa merkaturatzeko eta sustatzeko laguntzak arautu eta iragarri ziren 2019ko ekitaldirako).

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urtarrilaren 2a.

Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria,

GREGORIO JOSÉ ZURRO TOBAJAS.

ERANSKINA
TURISMOA MERKATURATZEKO ETA SUSTATZEKO 2019. EKITALDIKO LAGUNTZAK
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala