11. zk., 2020ko urtarrilaren 17a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (219 KB - 2 orri.)
- EPUB (221 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
206
EBAZPENA, 2019ko abenduaren 16koa, Merkataritzako zuzendariarena. Honen bidez, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2019ko maiatzaren 21eko Aginduan ezarri ziren laguntzen onuradunen zerrenda jakinarazten da (agindu horretan, merkataritza-banaketa kudeatzeko teknikariak prestatzeko beken programa arautu eta horretarako deialdia egiten da).
Dirulaguntza publikoak emateko orduan, ezinbestean bete behar da publikotasun-printzipioa. Hori dela eta, adjudikaziodunei ebazpenen berri eman ondoren, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2019ko maiatzaren 21eko Aginduaren 12. artikuluaren 5. puntuan ezartzen denaren arabera, honako hau
EBAZTEN DU:
Artikulu bakarra.– Onuradunen zerrenda argitaratzea, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2019ko maiatzaren 21eko Aginduan aurreikusitako laguntzei dagokienez –merkataritza-banaketa kudeatzeko teknikariak prestatzeko beken programa arautu eta horretarako deialdia egiten du agindu horrek–. Ebazpen honen eranskinean daude adierazita onuradunak, eta jakinarazpena bidali zitzaien interesdunei.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 16a.
Merkataritzako zuzendaria,
JUAN EMILIO ANDRADES GARCÍA.