Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

11. zk., 2020ko urtarrilaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSASUN SAILA
192

AGINDUA, 2020ko urtarrilaren 7koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez Osasun Saileko behin-behineko langile bat izendatzen baita.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28. artikuluan ezarritako ahalmenez baliatuz, Funtzio Publikoko Zuzendaritzak eman duen txostenarekin bat etorriz, eta horretarako aurrekontu-kreditua badagoenez, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Mirari Arruabarrena Elizalde andrea osasun-programetako eta herritarrekiko harremanetarako aholkulari izendatzea Osasun Sailean; kodea: 5273; dotazioa: 1; maila: sailburuordea.

Bigarrena.– Egin beharreko zereginak aholkularitza-lanpostu bati dagozkionak izango dira, eta atxikitzen zaion esparruaren berariazkoak.

Hirugarrena.– Interesdunak eskubidea izango du, legez horretarako eskatzen diren eskakizunak betetzen baditu, Goren Kargudunen Lansariei buruzko urriaren 28ko 14/1988 Legearen 3.1 edo 5.1 edo 5.2 artikuluetan jasotako aurreikuspenen bat edo guztiak aplika diezazkioten.

Laugarrena.– Izendapen honek 2020ko urtarrilaren 7tik aurrera izango ditu ekonomia- eta administrazio-ondorioak.

Halaber, agindu honen bidez ezartzen den zerbitzu-zerrenda automatikoki iraungita geratuko da izendapena egiten duen organoaren titularraren kargu-uztea gertatzen denean, hargatik eragotzi gabe lehenago ere errebokatu ahal izatea.

Bosgarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahalko zaio organo honi, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko urtarrilaren 7a.

Osasuneko sailburua,

MIREN NEKANE MURGA EIZAGAECHEVARRIA.


Azterketa dokumentala