9. zk., 2020ko urtarrilaren 15a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (204 KB - 1 orri.)
- EPUB (214 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
156
EDIKTUA, behin betiko neurriak aldatzeari buruzko 3/2019 prozeduraren ondoriozkoa.
Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zk.ko Epaitegia (Familia) – Zibileko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: 3/2019, behin betiko neurriak aldatzeari buruzkoa.
Gaia: neurriak aldatzea.
Alderdi demandatzailearen prokuradorea.
Aipatutako judizioan, epaia 2019-12-03an eman zen eta amaiera eman zitzaion prozesuari.
Angel Villalpando Martinez demandatu auzi-iheslariaren egungo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezake, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.
Jakinarazi behar den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean, eta oso-osorik ezagutu ahal izango du bertan.
Barakaldo (Bizkaia), 2019ko abenduaren 4a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.